Telebistaren kronologia historikoa: 1862: Argazkigintzaren hastapenak (irudien igorpena uhin elektromagnetikoen bidez). Abbe Caselli italiarrak lehenengo irudia transmititzen du. 1884: Paul Nipkow izeneko ingeniari alemaniarrak Nipkow diskoa patentatzen du, irudien analisi mekanikoa egiteko. 1897 Karl Ferdinard Braun-ek kable gabeko hitzak transmititzen ditu. 1923: Vladimir Kosma Zworykin errusiarrak ikonoskopioa sortzen du, telebista elektronikoaren funtsezko oinarria. "National Association of Broadcosters" (NAB) eratzen da Europar Batasunean. Era berean, John Logie Baird eskoziarrak Nipkow diskoa garatu eta hobetzen du. 1924: "Radio Manufacturera Association" eratzen da, EIA ren aurrekaria. 1925: John Logie Baird-ek lehenengo telebista sistemaren erakusketa egiten du. 1927: Philo Farnsworth-ek telebista elektromagnetikoaren patentearen eskaera egiten du. Bestetik "Bell Telephone Laboratories-ek" kable gabeko telebistaren erakustaldia egiten du Whippany eta New York artean. 1928: Ernest Alexandersonek pertsona baten irudia hiru etxebizitzetara igortzea lortzen du. Europar Batasuneko gobernu federalistak telebista esperimentalaren gune bat egiteko baimena ematen du. Logie Bairdek Londresetik New York-era lehenengo irudiak transmititzen ditu. 1929: Irailaren 30tik aurrera BBC-ak zerbitzu erregular bat eskaintzen hasten da. 1930: Audio eta bideoa aldi berean igortzen duen lehenengo emisioa egiten du BBC-ak. 1932: Urte honen amaieran 10.000hartzaile baino gehiago saldu dira BBC-aren emisioak jarraitu ahal izateko. 1936: Nazi gobernuak telebistaren teknologia berria erabiltzen du Berlineko Joko Olinpikoetan; existitzen diren kamera mekanikoak eta elektronikoak probatzen ditu, zuzeneko lehenengo emisioa egiten du eta kamera baten lehenengo teleobjetiboak erabiltzen ditu. 1939: New York azoka mundialean telebista barneratzen dute. RCA, GE, Dumont konpainiak besteak beste, lehenengo telebistak ekoiztu eta saldu egiten dituzte Europar Batasunean. 1940: 40.ko hamarkadan koloreko telebistaren inguruan biltzen dira saiakera guztiak, 30.ko hamarkadan telebista mekanikotik elektronikora doan pausua eman ondoren. Gonzalez Camarenak koloreko telebista asmatu egiten du mundua guztiz harrituta utziz. Camarenak asmakizunaren patentea lortzen du 1940.ko abuztuaren 19an. 1945: Gerra bukatutakoan telebistaren industriak bultzada berri bat bereganatzen du. EE.BB tan 10 milioi aparatu baino gehiago saltzen dira. Europan 625 lerroko sistema martxan jarri zen, Frantzian bitartean, 819 lerrotakoa erabiltzen zuten. AEBn berriz, 625 lerrotakoa estandarizatu zen. 1946: Abuztuaren 19an Mexikon, Gonzalez Camarenak etxeko komunetik lehenengo transmisioa egiten du zuri-beltzean. 1949: Pilot konpainiak hiru pulgadetako pantaila duen lehenengo telebista eramangarria aurkezten du. 1952: Espainian lehenengo katea agertu zen, TVE alegia. Medio gutxi izan arren mantentzea lortu zuten. 1953: Estatu Batuak NTSC (National Television Sistem Comite) sistema adoptatzen du telebistarako sistema estandarra moduan. 1954: RCA-k lehengo koloreko telebista egotzi egiten du, 15 pulgadetakoa; CT-100 hain zuzen ere. Bestetik, Jack Warnerrek ABC publizitatea duen filme bat emititzen du. 1956: Zuri-beltzeko telebista eramangarrien garaia da hau. Esan beharra dago urte garrantzitsua izan zela, izan ere, Espainian erregularki emititzen hasten baita. Mexikon, 4,5 eta 2 kanalak fusionatu egiten dira eta "Telesistema Mexicano" delakoa sortzen dute. 1960: Beranduago ospe handia izango duen Eurovisionekiko konexioak egiten hasten dira.Era berean, lehenengo telebista errektangularra ezartzen da. 1962: Espainian, Manuel Fraga Iribarne informazio eta turismo ministro bilakatu zen eta komunikazio medioen erabateko liberalizazioa lortuko du. Telebistetan kate guztiak (UHF eta VHF) sintonizatzeko beharrezkoa den legea onartzen da. Telestar satelitea egotzi egiten da, Amerika eta Erresuma Batuaren artean zuzeneko irudiak ikusi ahal izatea ahalbidetzen duena. 1966: Espainian bigarren kate bat sortzen da, TVE koa hau ere. 1967: Frankok bere koloreko telebista propioa egotzi egiten du: SELAM 1973: Telebista pantaila erraldoiarentzako lehenengo proiektorea merkaturatzen da. 1981: Toshibak, LCP zuri-beltzeko eta 2 pulgadetako pantaila duen lehenengo telebistaren erakustaldia egiten du. 1982: Urte honetako maiatzaren 21ean Euskal Irrati Telebista sortzeko legea onartzen da. "Dolby Laboratories -ek" Sorround soinua etxebizitzetan ezartzen du. 1983: Urte honetako ekainean Toshibak pantaila laua duen lehendabiziko telebista merkaturatzen du. Era berean, Espainian, Tele5, Antena 3 eta Canal + emititzen hasten dira. 1984: Lehendabiziko emanaldi estereofonikoak egiten hasten dira. 1985: 35 pulgada dituen koloreko telebistak merkaturatzen dira eta era berean, digitala den mundu bat sortzeko bideari ekiten zaio, lehenengo zirkuitu digitalak eratu ondoren. 1986: Satelite bidezko telebistak hornitzeko aukerak zeintzuk diren aztertzen hasten dira. 1988: Sonny-k 8 mm-ko bideo erreproduktorea duen Video Walkam-a merkaturatzen du. 1989: Telebista pribatuen legea indarrean jarri eta hau dela eta orain arte Espainian zegoen erabateko monopolioa desagertzen da. 1995: Internet bidez igortzen den lehenengo programa ("Computer Chronicles") urte honetan egiten da. Kable bidezko Modem-a sortzeko probak egiten hasten dira. Aldi berean, World Wide Web Trade Association (WWWTA) eratu egiten da. 2001: Canal Satelite Digital eta EITB ren arteko itunari esker, ETB SAT sortzen da. Honek Europan 87 milioi etxeetara heltzea ahalbidetu zuen . Era berean, Ameriketan ikusi ahal izateko EITBko laugarren katea sortu zen: CANAL VASCO