JOHN LOGIE BAIRD John Logie Baird 1888ko Abuztuaren 13an jaio zen, Helensburgh-en (Dunbarton, Eskozia). Ikasketak Academ Royal Technicalen egin zituen. I.Mundu Gerran zehar armadan sartzen saiatu zen baina bere osasun makalagatik ez zen onartua izan. Geroago bertan behera utzi zuen bere ingeniari elektronikoko lanbidea eta asmatzaile bezala lanean aritu zen. Berak posible ikusten zuen irratiko uhinen bidez imajinak bidaltzea. Hala ere ez zuen lortu merkatari etxe bakar bat ere dirua jartzea bere ideian. Beraz, ikerketak aurrera atera ahal izateko erosle moduan lan egin behar izan zuen. 1924an, makina mekaniko bat sortu zuen zeinen elementu garrantzitsuena Nipkow-en disko esploratzailea zen. Urte horretan lortu zuen Maltako gurutzearen zilueta 3 metro baino gehiagoko distantziara bidaltzea. Aparailu hori hondakin elementuekin sortua zegoen: oinarria te kutxa bat eta lanpara gaileta kutxa baten barnean zegoen. Diskoak kartoizkoak ziren eta aparailu osoa egurrezko puskekin, artilearekin... lotuta zegoen. 1926an mugimenduan zeuden imajinak bidaltzea lortu zuen. Bat-batean asmatzaile famatu bat bihurtu zen eta hainbeste behar zuen diru-laguntza eskaini zitzaion. 1987an "Baird Television Development Company" egin zuen eta transmisio bat egin zuen Londresetik Glasgow-era. John Logie Baird, gauzak mugimenduan transmititzeko kapaza izan zen lehenengo zientzilaria bihurtu zen. 1929ko Irailaren 30ean, BBCren laguntzarekin, Baird telebistako lehenengo transmisio publikoa egin zuen. 1930ko Uztailaren 14an, Londresen, antzerkiko lehenengo lana telebistatu zen. Nahiz eta Baird-en telebista sistema lehenengoa izan eta Estatu Batuetan egiten ziren esperimentuak baino askoz garatuagoa egon, 30. hamarkadan izpi katodikoen hodia, asmakizun horri lekua kenduko dio. 1936an, BBCren transmisio erregularren zerbitzua hasi zenean, Baird eta Markoniren Konpainia Elektronikoa erabiltzen zuen. Baina 1937ko Otsailean Baird-en sistema utzi eta Markonirena soilik aurrera eraman zuten. Baird telebista eta kolorea zuen telebistaren sistemaz gain beste aparailu bat sortu zuen: noktobisorea (iluntasunean ikusten permititzen zuen) Asmatzaile preziatu honek 1946ko Ekainaren 14an hil zen, Bexhill-On-Sea (Sussex).