Galiziako Telebista (TVG) Galiziako Telebista hau 1985ko uztailaren 24ean sortu zen, Galiziako egunaren bisperan. Lehenengo emisioak Santiago de Compostelaren Udaletxetik izan ziren, Bando parrokiatik hain zuzen ere. Urte bereko irailaren 29an hasi ziren erregularki emititzen 39 orduko programazioarekin; egun 104 dira emititutako orduak. TVG k bere sorkuntzatik gaur egunerarte eginiko garapenak honako hauek izan dira besteak beste: * Galiziko telebista Espainiako lehenengo kate autonomikoa izan zen Satelite bidez emititzea lortu zuena. Galeguidade programarekin gauzatu zen hau 1994.urteko abenduaren 29an. * TVG k, 1995.eko urriaren 25ean teletexto bat emititu zuen lehenengo aldiz galiziarrez, abenduaren 15ean emisioak erregularki emitituz. * Galiziako telebistaren audientzia gorena 1996.urteko abenduaren 7 an gauzatu zen Real Madrid- Bartzelonaren partidua bitartean. Partidu hau, kate autonomikoaren bitartez ikusia izan zen 745.000 pertsonengatik. * Telebista honek Estatu Batuarentzat erregularki emititzen hasi zen, satelite bidez, Galeusca katearen bitartez 1996ko abenduaren 31an. * Galiziako telebistak 1997ko otsailaren 14ean CCN katearekin akordio bat sinatzen du Galiziari buruzko informazioa bidali ahal izateko. * TVG ek, 1998.urtean Hispasat satelitearen bitartez Estatu Batuarentzat emititzen hasten da. * 1999ko urtarrilaren 20an Galiziako telebistak bere itxura aldatu egiten du.