ETB1 Euskal Telebista -Lehenengo Katea ETB ko lehenengo katea da euskara hutsean emititutakoa. ETBko bigarren kanalarekin alderatzen badugu esan behar dugu euskal kate honek protagonismo gutxiago duela, izan ere, ez dago konpetentziara egina. Edukien aldetik euskal telebistako euskarazko kate honek Euskal Herrian gehiago zentratzen da arreta gehiago ipiniz bertako kontuei. Edukiei erreparatzen badiegu beraz, euskal kulturari erreferentzia egiten dieten hainbat programa aurki ditzakegu hala nola, bertsolaritza. Esan dugun bezala lehenengo kate hau bigarren mailako kate bat moduan hartu dezakegu bertan umeentzako saio dibulgatiboak, kirola, eta marrazki bizidunak nagusitzen direlarik. Hala ere, azkenaldi honetan euskarazko kate honek berriztapen prozesu bat martxan jarri du eta reality showak, gaueko saioak (Sorginen Laratza adbz) edota arrakastazko pelikulak emititzen hasi da, nolabait ikusle gehiago bereganatu nahian.