TVE2- Televisión Española " La 2" Televisión Españolako bigarren katea dugu hau. Lehenengoarekin alderatzen badugu argi dago audientzia askoz ere baxuagoa dela, izan ere, TVE ko kate hau ez dago gainontzeko kateekin konpetitzeko egina. Bigarren kate honen edukiei erreparatzen badiegu ikusten dugu nola umeentzako marrazki bizidunak, saio dibulgatiboak eta kirola nagusitzen diren.