ETB2 Euskal Telebista- Bigarren Katea ETBko bigarren kate hau gaztelerazko da eta Euskal Herrian ezezik Espainiako lurraldeetan ere ikus daiteke Digital+ bidez, izan ere Euskadi TV eskaintzen da satelite bidez. Euskal Telebistako kate nagusia da, lehenengo katearekin alderatzen badugu audientzia maila askoz ere handiago delako bigarren kate honena. ETB2 konpetentziarako prestatuta dago atzerrian ekoiztutako produkzioak eskainiz, hala, arrakasta handiko pelikulak, reality showak, erdaratutako atzerriko telesaiak edota albistegiak nagusitzen dira, kalitate hobea lortu nahian.