TVE1- Television Espaņola "La Primera" TVE, Espainiar estatuko kate publikoa da mapan ikusi ahal izan dugun bezala. Hau bi katez osatuta dago eta horietariko bat "La Primera" dugu. Bietatik nagusiena dela esan behar dugu izan ere audientzia maila altuagoa da honetan bigarrenean baino. Egia da lehenengo kate hau konpetentziarako prestatuta dagoela eta horregatik kate honen ikusle kopurua handiagoa da. Edukien aldetik, komertzialagoak direla esaten dugu, hala, atzerriko telesaiak (Urgencias adbz), telesai propioak ( Ana y Los Siete), albistegiak eta beste hainbat gauza emititzen dira, umeentzako saioak eta kirola bigarren plano batean utziz.