EDORTA ARANA-ELKARRIZKETA -Bueno lehen galdera da, Zeintzuk dira zure ustez orokorrean, kate publiko batek euki beharko lituzkeen helburuak? -Osea hasten gare ia...al trapo. -Bai. -Bai, jajaja. -Hombre nik uste dut, telebista publiko batek desde luego jakin behar du oso ondo kokatzen bere papera telebistagintzaren panorama orokorrean. Osea jakin behar du zein den panorama orokorra. Eta gero besteekin erlazioan, besteen papera ikusita, ikusi behar du zein den berak bete beharko lukeen papera. Osea ke nik uste dut badago telebistagintza publikoaren definizio bat abstraktoan, egin dezakeguna, eta beste bat, inguruko telebistek zelako papera jokatzen duten horrekin erlazionatuta. Eta horretaz ere hitz egin dezakegu, nik uste dut abiapuntu modura kontutan hartu behar dena da telebista publikoak nolabaiteko jendearentzako interesgarriak izan daitezkeen elementuak eskeintzen jakin behar duela. Baina interesgarriak epe laburrera, ertainera eta luzera. Esan nahi dut, ez da nahiko jendeak programa mota hauek edo hoiek ikusten dituelako, hori da jendeak nahi duena. Ez ez ez, gauza bat da zer ikusten duen eta beste bat da zer nahi duen. Eta hori gainera, edozein modutan, audientziaren neurketa joku horretan sartuta, horrek beti ematen ditu, erantzunak ematen ditu oso epe laburrera. Eta nik uste dut planteamenduak egin behar direla epe erdira, ere, eta epe luzera. Eta horrekin esan nahi dudana da, telebista publiko batek garbi euki behar du jendearen intereserako zer izan daitekeen baina ez bakarrik entretenimendua, baizik eta informazioa, formazioa, epe luzera planteamendu eta eredu eraikigarri batzuk, eta interesgarri batzuk islatuko duena, edo eraikitzen lagunduko duen eredu batzuk eskaintzea telebistaren bidez, eta hori epe ertainera egiten da eta epe luzera ba telebista batek jakin behar du ba beste sozializazio sistema batzuk bezala ba telebista, hezkuntza sistema, familia eta hoietan ematen diren balore hoiekin ados egon behar duela telebistak eskaintzen duena. Orduan hori, hori da nolabait telebistagintza publikoaren definizioa orokorrean eta modu abstraktoan. Gero praktikan ba nik uste dut praktikan telebistagintza publikoak geure kasuan izan behar dela panorama orokorra ikusita nola dagoen gauza definituta gure inguruan, jakin behar duela orekatzen besteetan ematen diren desorekak. Baina horrek ez du esan nahi gauza aspergarri bat egitea, esan nahi duena da, jokatu beharko lukeela bestelako telebistetan ematen ez diren gaiak, formatoak, estiloak inkluso parrilla formatoak bultzatzen. Ikuspegi publikotik osea epe luzeko eta desde luego ez etekin, epe laburreko etekin komertzialari begiratuta. -Orduan horren arabera, kate publiko baten programazioa nolakoa izan beharko luke? -Nik orain arte erantzun dudana izan da nire ustez telebista kanal batek euki behar dituen planteamendu estrategikoak nondik nora joan behar duten, orain arte erantzun dudana. Eta orain zuk esaten didazu ia gauza taktikoa osea oso gauza zehatza, programazio zehatza. Hombre nik uste dut desde luego albistegiak izan behar dituela, eta albistegien eskaintza zabala, iritzi ezberdinak, eta beti ahaleginduz inor ez baztertzen, eta gainera orekatzen gizartean ematen diren desorekak. Eta esan nahi dut, bestelako komunikabideetan edo komunikabideetan orohar, lortzen badira gehiago talde formalak eta instituzio politikoak eta ekonomikoak eta militarrak, ba bestelakoei ere tokia emanez, hor ariketa bat egin beharko luke telebistagintza publikoak. Orduan edo eta edozein kasutan informazioak leku gehiago, eztabaidari leku gehiago eta bestelako edozein formato hartzen dutelarik ere nolabait sendotze eta sendotze kulturala eta heziketa planteamendua daukaten problemak. Programak. Ez problemak programak esan nahi nuen. Traskribatzailearentzako nota: ez da problema da programa. -Jaja. -Eta hori... -Eta esan dut bakarrik informazioa, eta esan dut bestelako formatoak ezta, esan nahi dut, nik uste dut lehiaketa batzuk badaudela nolabait lehiakortasuna horrenbeste lehiakortasun fisikoa edo galtzaileak gaitzestea eta deuseztea bultzatzen ez duten programak, badaude gureak ez direnak edo urruti bizi direnekiko nolabaiteko hurbiltasuna bultzatzen duten programak, fikzioa ere bilatu daiteke gaur egun ematen diren fikzio Ipar Ameriketara zuzendutako fikzio horretatik aparteko bestelako eredu batzuk; osea ke badaude programa modu batzuk, kiroletan ere ez dauka zergaitik futbola izan beharrik, gaur egun sinonimizatu egin dira kirola eta futbola, badaude bestelako kirol batzuk. Kirol bide horretatik zergatik ez jokatu? Edo jo? -Orduan gurean zentratuz, Euskal Telebistak zelako programazioa izan beharko luke? -Euskal telebistak, ente modura, kate modura? Edo euskerazko kanala...Nik bereiztu egiten ditut eh, gauza bat da katea EITB entea eta bestea kanalak ezta?, dauzkan gaur egun eh EITB enteak dauzka lau kanal ezta?, zuk esaten duzu lurrazaleko seinalea ematen dutenak ETB1 eta ETB2? Hombre, interesgarria da ikustea zuk begiratuta zelako eskaintza daukan ETB2k eh? ETB2-tik hasita, zelako eskaintza duen ETB2k eta gainontzeko geure inguruan eh, edo geure ingurura heltzen diren kanalen eskeintza begiratuta ikusten da ETB2 dela ikuspegi komertzial eta lehiakorraren bidetik hurbilen dagoena. Fikzioari garrantzi handia, informazioari ere baina bestelako entretenimendu eta horrelako leku handia emanez. Alde horretatik, oso arrunta den telebista bat da. Besteekin konparatuta oso antzekoa da. Eta besteekin esan nahi dut TVE1-ekin, Antena3, Tele5, osea oso lehiakorra den audientzia ahalik eta gehien eskuratzeko lehian dabilen kanal bat dala. ETB1 aldiz oso desberdina da, zuk begiratzen dituzu ETB1-en generoen banaketa eta pisu banaketa eta hor ikusten da besteetan ez bezala kirolak leku gehiago duela, haurrentzako programazioak, osea fikzioa baina haurrentzako fikzioa, marrazki bizidunak eta horrelakoek leku gehiago daukatela bestelako kanaletan ez daukatena, Televisión Española kenduta. Eta informazioak lekutxoa daukala, kulturalak dokumentalek eta horrelako programek asko daukatela, osea ke ETB1 apur bat ezberdina da. Bien artean oreka bat eskeintzen dute? Hombre, nik uste dut bien arteko batuketa eginez eta gero jeneroen azterketa eginda ikusiko litzateke gainontzeko kanal komertzialetan aurkitu daitezkeenak baino genero bariedade handiagoa dagoela. Eta denetatik apur bat dagoela. Gero kondimentazioa osea genero bakoitzean ematen zaion lekua eta... -Eta zein helburu bilatu beharko lituzke ente modun? -Modura? Ba nik uste dut telebistagintza publikoaren lehen aipatu ditudan hoien bidetik joko beharko lukeela. -Eta baten bat betetzen duela uste al duzu? Hautatu dituzun helburuetatik ETB1-era murriztuko zenuke edo zelan ikusten duzu hori? -Ez, nik desde luego paper banaketa horretan ez dot sinizten eh, nik ez dut uste ETB izan behar duenik, ETB1 izan behar duenik euskaraz emititzen duena, hemengo erreferentzialtasuna presente duena, informaizioa eta kirola daukana eta ETB2 izan behar dela gaztelerazkoa, unibertsala, fikzioa daukana, paper banaketa hori ez zait gustatzen, iruditzen zait dela neurri baten enajinantea, osea esan nahi dot zuk telebista ikusten dozunean ikusten dozu ETB1 eta ETB2 eta Tele5 eta Antena3 baina zaudenean ETB2 ikusten batzutan ematen du zaudela ikusten kanpoko telebistaren bat osea ez dauka Euskal Herriarekin zerikusia daukaten elementu zentral gutxi aurkitzen dira albistegietatik kanpo. Eta nik hori faltan botatzen dut. -Saioren baten ikusten duzu bereziki hori ematen dala? -Askotan, esan nahi dot, programa kulturaletan, lehiaketetan, inkluso dokumental, bueno dokumental eta hoietan noski eh, informazioa kenduta nik esango nuke gainontzeko programetan nola eskaintzen den estandarra den telebista programazio bat, eta edukietan nola nahiko neutroa den, ez du ematen hemendik honako, hemendik eta honako egindako telebista bat denik. -Gure ETBren alternatiba faltari buruzko azterketan, adibide nagusitzat, "Lo que faltaba" programa hartuko dugu, orduan zuk zer uste duzu programa horrek ze funtzio betetzen duen ETB2-ren programazioan edo? -Hor ikusten dut nola balitz programa bat arrakastarik ez daukana esango nuke zerbait, baina nola arrakasta daukan, esan nahi dudana beste zerbait da, esan nahi dot, benenoren bat oso dosi txikian homeopatikoa da, dosi handian hartzen baduzu hil egiten zara ezta?, orduan tamainak bere garrantzia du rollo honetan. Eta niri ematen dit inpresioa, "Lo que faltaba"k lortzen duela, desde luego hemengo telebista audientzia fidelizatzea, hori garbi dago. Eta hori ez da txarra ETB-rentzako ez lehenengo ez bigarren kanalarentzako. Bigarrenarentzako desde luego ezetz. Bere audientzia delako, ezta. Baina gero iruditzen zait baita ere, egiten duela kanpoko errealitate baten inguruko tertulia propioa. Ez dakit oso erabat sinisten dudan esaten dudana eh, esan nahi dut kontraesanak ditut horretan. Baina jorratzen dituzten gaiak, iruditzen zait direla, bueno desde luego neurri handi baten kanpokoak dira, kanpoko pertsonaiak, kanpoko lekuak, Euskal Herritik kanpoko egoerak, balio sistema, ona, txarra, ospea, arrakasta, dirua... osea hor agertzen diren pertsonaia batzuk oso kanpotik, a ver kanpoko pertsonaiak dira hola sinplifikatuta eta etiketa batera jota eh, bai egia da antolatzen dituzten tertuliatan badagoela gu heurak inplizituki gu heurak konparazio elementua. Osea hitz egiten da Marujita Diaz-i buruz ez gutariko bat bezala baizik eta gure artean komentatzen dugu kanpokoa. Horrek tranpa bat du eh atzetik eta da azkenien horrelako programen bidez Marujita Diez gutartu egiten dugula, geureganatu eta edo gu heureganatu. Osea hor badago tranpa bat eh, edo ondorio, nik esango nuke kaltegarri bat. Baina egia da baita ere ikuspegi hori egiten dela heurak gu distantzia hori neurri baten markatzen dela. Baina, egia da baita ere, programa hoietan ematen den ikuspegia edo abiapuntua dela urbanoa eta gazteleraduna. Osea hor agertzen diren pertsonaiak, agertzen diren tertulianoak, agertzen diren tratamenduak dira Bilbo Handitik egindako ikuspegitik eta Bilbo Handia Euskal Herria da baina ez da dagoen Euskal Herri bakarra. Eta orduan ematen da ba ez dakit, herri txiki baten edo nekazal giroko herri baten edo ez dakit, pinuak botatzetik bizi den batek hor ez duela ikusten agertzen diren tertulianoetan ez duela aurkituko erreflejoa edo bueno erreflejoa edo bere kide izango den pertsonairen bat. Baina esandakoa eh, klaro, arrakastarik izango ez baluke nik kendu egingo nuke golpean baina nola fidelizaziorako nola balio duen nahiko ondo albistegia amaitu, kirol tartea albistegiaren kirol tartea amaitu ta gero "Lo que faltaba" nola hasten den jendeak segitzen du kanal horretan eta orduan aurkitzen du ETB2-n bestelako kanaletan aurkitu dezakeena baina nolabait hemendik eukita, osea badago bada internazionala den eredu baten egokitze lokalista bat. -Bale. Eta zer dala ta uste duzu Euskal Telebistak aukeratu duela programazio ildo hori jarraitzea? -Lehen aipatu dudan, filosofia bategatik ezta, osea ETBk egin du, bueno lehenengo kanala ETB1 euskaldunentzako euskarazko gaiak kirol eta umeentzazkoak, eta bigarrena, beste kanalekin, publiko zein pribatuekin, baina jarrera komertziala daukaten kanalekin lehian arituko den elementu gisa definitzea. Fikzioa, neurri handi baten bai, neurri handi baten komertzialak esan nahi dut epe laburrera audientzia ahalik eta gehien eta beraz denbora komertzialki eta publizitarioki gehiago baloratu dadin, neurketa bat egitea, lehiaketa bat egitea. Eta norgehiagoka horretan sartu da ETB2 baina ez ETB1. ETB1ek eta ETB2k daukaten, bakoitzari eman zaizkien paperak betez ETBri tokatzen zaiola ordaina badagoelako paper banaketa bat, batek jokatuko du rol bat eta besteak bestea. Eta ordun, horretan, nolabait biak konpensatuz ba tira aurrera egiteko moduan gaude ez da hain ezduina. Baina ETB1 bere aldetik eta ETB2 bere aldetik bakarrik ezin dira ulertu, esan nahi dut erlazioan akaso bai. Eta horrekin esan nahi dudana da ETB2k jokatzen duen papera da komertzialagoa. -Eta lehen galdetu dizudana da, helburu politikorik ikusten diozun ETB2-ren ildo... -Zer esan nahi duzu politiko esaten duzunean? -Ba ez dakit, Euskal Telebistak, ez dakit Eusko Jaurlaritzak ordaintzen duen heinean uste baduzu Eusko jaurlaritzak baduela helburu politiko bat ETB2-ren bidez bideratzen duena. -A ver esaidazu a ver, a ver ondo itzultzen dudan galdera eh, a ver elektoralki erabilia den ETB2? O sea modu partidistan edo? Hombre nik uste dut telebista guztiek... -Baina akaso ETB2 ETB1 baino gehiago? Hori esango zenuke? -mmmm -komertzialagoa denez... -Bai baina eske ikuspegi komertziala ez dago zuzen zuzenean planteamendu partidistetatik ikusteko... osea ez dago maila berean. Osea planteamendu komertzialek egiten dutena da audientzia ahalik eta gehien eskuratzea baina helburua eukita ba bizitza estilo batzuk, kontsumo batzuk, bideratzeko, bideratzen bultzatzeko. Eta aldiz ikuspegi partidista edo elektoralista ikusten dudanean dago hurrengo hauteskundetan, handik ez dakit zenbat urtetara alderdi baten ildo politikotik bat joango den jendea hezitzea. Eta orduan nik uste dut komertzialagoa badela eta politikoa ere badela, osea nik uste dot gaur egun komunitate autonomo honetan agintean dauden edo dagoen alderdi politikoaren filosofiarekin ez bat baina bai aldi berean doan eta modu paraleloan doan filosofia politikoa bultzatzen duela ETBk. Osea sintonia hori uka ezina da eta normaldua guk beste inguruko beste telebistak ikusita. -Eta bukatzeko ia, egoera hau aldagarria dela uste duzu? Eta hala bada, zelan aldatuko zenuke zuk? -... -Vamos, kate publiko batek izan beharko lituzkeen helburu hoiek, nola egin dezake, ETBk nola egin lezake, ETBk zer egin beharko luke hori betetzeko? -... -Egindako kritikaren barruan zuk ze konponbide ikusten diozu telebista publiko justoago bat izateko. Helburu komertzial horrek... -Es ke nik helburu komertziala diodanean esan nahi dut, ez horrenbeste "erosi praka hauek" edo "kotxe hori" edo "joan zaitez oporretara ez dakit nora", ez da horrenbeste hori eh, da jarrera, epe laburrera funtzionatzen duen telebista baten jarrera nik komertziala deitzen diot audientzia helburu modura duela. Eta nik eskatuko nukeena edo eskertuko nukeena da ETBk orohar, kate modura, epe ertaineko ikuspegia eukitzea. Ez epe laburrera programa honek arrakasta du bultzatu dezagun eta programa honek ez, kendu dezagun. Nik uste dut merkatu helburu batzuk helburu estrategikoak izan daitezkeen helburu batzuk eta bide horretan programazioa eskeintzea. Programa batzuekin asmatuko duzu, beste batzuekin ez horrenbeste, baina ez daukala zergaitik lehia, epe laburreko lehian sartu beharrik. Eta orain, ze programa zehatz? Jo ba ez dakit. Momentuan, nik esate baterako ETB2-n eztabaida saioak faltan bota ditut orain dela gutxirarte. Orain egia da sortu direla batzuk. Baina... -Kenduko zenituzke telebasura moduan ezagutzen diren programa hoiek danak, "Esta es mi gente", "Lo que faltaba" eta horiek danak? Kenduko zenituzke? -Esan dugu filosofia hori oso epe laburrera funtzionatzen duela, osea filosofia horrek oso epe laburrera funtzionatzen duela eta orduan egingo nukena da hoientzako alternatiba izan daitezkeenak pentsatzen hasi. Eta gainera ETB-ri asko gertatzen zaio, funtzionatzen duela beste telebistek egiten duten bezala, bimetismoz. Ingurukoek zer eskaintzen duten? ETB2k antzerakoa eskeini. Eta lehian, terrenu berean lehian sartu. Hori arriskutsua da, nik uste. Osea ETB2k "Lo que faltaba" "Esta es mi gente" eta horrelakoak hasi da eskeintzen beste kanaletan ospetsuak edo arrakastatsuak suertatu izan direnean. Baina apostu propio bat ez ditu asko egin. Batzuk bai eh, batzuk egin ditu. Eta programa modu batzuk eta programa batzuk ETB-tik sortu eta kanpora joan dira, hemen arrakastatsuak izan diren neurrian kanpoan ere izango direlakoan. Baina hor apostu gehiago egingo nuke nik. -Zer uste duzu zuk, eskatzen duguna eskaintzen digutela telebistek edo telebistek eskainitakoa hartzen dugula guk. Zer uste duzu zuk? -Telebista ikustea edo bai edo eskaintza telebistan da erosketak egitera joaten garenean bezala. Guk ez dugu erosten nahi duguna, batzutan kosta egiten da jakitea zer nahi dugun, eh, baina ez dugu erosten nahi duguna, erosten dugu dagoenetatik eskeintzen zaiguna eta dagoenetatik aukeratu egiten dugu. Hori hemengo irakasle batek oso garbi bereizten zuen erabakia eta aukera hitzen artean, osea aukeratzea da dagoenetik zer bat hartzea. Eta erabakitzea zen inkluso eskaintzen ez zaiguna ere horren bila joatea. Eta telebistagintzan gaur egun, kosta egiten zaigu imaginatzea zer nahiko genukeen, ze egiten duguna da eskaintzen zaigunetik esan daigun gustokoen daukaguna hartzea, edo hain disgustora ez daukaguna. Osea nolabait gaztelerazko "mal menor" funtzionatzen duela ezta. -Horrek esan nahi du alternatibazko programazio bat egongo balitz jendeak asko joango litzatekeela... -Bueno, horrek esan nahi du ona izango litzatekeela egitea ikerketa gehiago jakiteko jendeak zer nahi duen, eta ez jendeak zer aukeratzen duen. Jendeak, guk daukagun audientzi datuen arabera daukagu atzoko programa honek zenbateko audientzia dauka, baina ez dakigu atzoko egunean telebistaren aurrean zegoen jendeak zelako iritzia zeukan ikusten ari zenari buruz. Eta aukeran emanez gero jendeak ze konsumo portaera eukiko lukeen, horretaz gain beste mila aukera eskeiniko baliote edo balitzaie.