ETB Sat, europar ikusleentzat Euskal Irrati Telebistak daukan eskaintza da. Bertako programazioa ETB-1 (euskaraz) eta ETB-2 (gaztelaniaz) kateen programazioaren laburbilduma da. ETB Sat 2001eko maiatzetik Canal Satelite Digital eta EiTBren arteko itunari esker, Europako 87 milioi etxetara iristen da irekian ASTRA satelitearen bitartez. Estatuan Canal Satelite Digitalen ikusteaz gainera, Via Digital plataforman ere ikus daiteke. ETB Sat katearen programazioa orokorra da. Errealitateari itsatsia, kontuan izanik ikusle europarrak Euskal Herriko errealitatearen berri dakiela. Jarraitzaileen parte handi batek euskaraz informatu, hezitu eta entretenitu nahi duela hartu du aintzat. Euskararekin batera, gaztelania eta frantsesa berezkoa duten euskaldunak badirela ere hartu du kontuan.