Irakurlego euskaldun berria sortu eta indartzen ari da dudarik gabe. Kazetari euskaldunak ere badaude. Gorabeherak gorabehera, Euskal Herriko Unibertsitatean ere, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, gero eta gehiago dira euskara hutsez, edo ikasgai gehienak behintzat, ikasi dituzten kazetariak. Merkatua, nolabait, sendotzen ari da.