|
|
|
|
|
ERREPIDEAK
Markina-Xemeingo
gazte bat hil da bi autok elkar jo
ostean
Markina-Xemeingo 24 urteko mutil
gazte bat hil zen herenegun 20:40an Bi-633 errepidean,
Markina-Xemein parean, gertatutako istripuan. Bi autok
elkar jo zuten eta Markina-Xemeingo gaztea autoan
harrapatuta geratu zen. Suhiltzaileek autotik atera
zuten, baina bertan hil zen. Beste autoko gidaria, 37
urteko emakume bat, zauritu egin zen eta Galdakaoko
ospitalera eraman zuten.
|
|
|
Eusko
Jaurlaritzak bertan behera utzi du Neguko
Bideragarritasun Plana
Eusko
Jaurlaritzako Trafiko zuzendaritzak bertan behera utzi
zuen atzo Neguko Bideragarritasun Plana, «aurreikusi den
eguraldiaren hobekuntzagatik». Trafiko zuzendaritzak
ostegunean bertan jarri zuen indarrean Neguko
Bideragarritasun Plana.
|
|
|
EGURALDIA
Alerta egoera
bukatutzat eman dute Hegoaldean
Espainiako Babes Zibilerako
Zuzendaritzak atzo amaitu zuen elurte eta haizete
arriskuagatik Hego Euskal Herrian indarrean zegoen
alerta egoera.
|
|
|
GERTAKARIAK
Hiru lagun
atxilotu dituzte Bilbon, gazte bati
erasotzeagatik
Ertzaintzak 20 urte inguruko hiru
gazte atxilotu zituen atzo Bilbon, beste bati
erasotzeagatik. Ertzainak iritsi zirenean, hiru gazteak
beste bati ukabilkadak eta ostikoak ematen ari ziren
Bilboko Irala kalean. Jipoitu zuten gazteak zauri bat
zuen eta osasun zerbitzuen laguntza behar izan zuen.
Gazteek labana bat, cuter bat eta hautsitako botila lepo
bat zuten. Ertzaintzak atxilotu egin zituen.
|
|
|
Donostiar bat
atxilotu dute, ustez gasolindegi berean bi aldiz
lapurtzeagatik
Ertzaintzak donostiar bat atxilotu
zuen aurreko ostiralean, ustez bi hilabetean gasolindegi
berean bi aldiz lapurtzeagatik. Gasolindegiko lapurretak
urriaren amaieran eta abenduaren 30ean egin zituzten eta
Ertzaintza ikertzen ari zen.
|
| |
| |
|