Telebistaren etorrera garai txarrak irratiarentzat 60. hamarkadan irratiak garai txarrak bizi izan zituen, honen erantzule nagusiena telebista izan zen. Telebista 1956an heldu zen Espainiara nahiz eta honen hedapen masiboa 60-70 hamarkadetaraino ez gertatu. Familia espainiarren egoera ekonomikoak ez zuen usten familia bakoitzeko telebista bana izaten. Behin hau gaindituta eta telebistaren ugaltzearekin irratiak berrantolatu beharra sentitzen du eta horretarako telebistaren gainean dituen abantailak bilatzeari ekiten dio: irratiak momentuan gertatzen dena kontatzeko aukera ematen digu, gainera telebista irratia ailegatu ezin zen lekuetara heltzeko aukera zuen. 1972 Ser katea gerora garrantzia handia izan duen saio bat aireratzen hasten da: Hora 25. Honek magazinaren formatua zuen eta entzuleria garaiko punta-puntako gaietaz informatua mantentzen zuen. Trantsizioa 1975eko azaroaren 15ean Franco jenerala hil ostean, irratiak zentsura ikusgarria pairatu zuen etor zitezkeen aldaketen beldur baitzen, garai honetan Espainian edozer gauza gerta zitekeelako. Egoneza eta urduritasuna nagusi ziren. Bi urte geroago irrati emanaldietako askatasuna onartzen da eta azkenik gainontzeko emandegiek ez dute RNE-rekin kontaktatu beharrik albistegia emateko orduan. 1977tik aurrera emandegi bakoitzak bere albistegia aireratzen du. 80. hamarkadaren hasieran, Estatu kolpearen saiakera berriak, erronka bat suposatu zuen emandegientzat hauek izan baitziren Diputatuen kongresuan gertatzen zenaren berri eman behar zuten arduradunak. Ordu luzeetan zehar Espainiako biztanleria irrati aparatuetara itsatsita egon zen eta entzule askok Tejerok kongresuan egin zuen sarrera zuzenean entzuteko aukera izan zuten. 70. hamarkadaren amaieran emandegi autonomoen jaiotza gertatzen da. 1978ko konstituzioa onartzearekin batera Espainia 17 autonomi erkidegoetan banatzen daeta bakoitzari bere irratia eta telebista izateko aukera ematen zaio. Honek herrialde bakoitzeko kideei bere lurraldetan gertatzen zenaren berri izateko aukera ematen zien. Erkidego bakoitzeko hedabideek aurkezten dituzten gaiak albistegi edota saio estataletan lekurik ez dutenak dira; horregatik jendea hauekin identifikatuagoa sentitzen da. Eskubide honen erabilera martxan jarri zuten lehenengo erkidegoak Euskal Herria, Galizia eta Katalunia izan ziren.