Radio Euskadi izan da gehien igo dena, 2001etik %40; irrati publikoek 419.000entzule dituzte. EGM Hedabideen Ikerketa Orokorrak jakinarazi duenez , EITBko irratiek bi hamarkada hauetan eskuratutako daturik onenak lortu dituzte 2003. urtean. Datu horien arabera, Euskadi Irratiak, Radio Euskadik, Euskadi gazteak eta EITB Irratiak 400.000 entzule astelehenetik igandera. ETBri dagokionez, ETB1ek 343.000 ikus- entzule ditu eta ETB2 ia milioi bat lagunek ikusten dute egunero. EITB taldeko irratien artean Radio Euskadik du entzule kopuru handiena: 255.000 entzule. Marka berria lortu du, hortaz. Iaz 230.000 entzule zituen eta bi urtean %40 gehiago dira. Urte oparoa izan dute, halaber, euskarazko irratiek. 124.000 pertsonak aukeratzen dute egunero Euskadi Irratia eta Euskadi Gaztea. Iazko kopurua baino handixeagoa da eta orain bi urtekoa baino %30 handiagoa. Radio Vitoriak, bestalde, lehen postuan jarraitzen du Araban. Batez beste, 29.000 entzule ditu egunero Radio Vitoriak. EITB Irratiak, musika eta kultura arloko emanaldi bereziak eskaintzen dituen emisorak, azkeneko bi urteetan bikoiztu egin du entzule kopurua. Telebistari dagokionez, ETBk 1.285.000 ikus- entzule ditu, batez beste, egunero. Horietatik 343.000 ETB1eko ikus- entzuleak dira eta 942.000 ETB2koak. EGM eta CIES enpresak komunikabideek dituzten jarraitzaileen kopurua neurtzeko erreferente nagusiak dira. Hedabideen Ikerketa Orokorrak, berriz, elkarrizketak eta telefono deiak erabiliz egiten ditu neurketak. Espainiako eta Hego Euskal Herriko hedabide guztiak aztertzen ditu (telebista kate, irrati, prentsa idatzia eta Internet) eta urtean hiru neurketa egiten ditu.