Gaur egun komunikabideen arteko batasun ugari ematen da, ondorioz talde multimediak sortzen dira ( EITB, RTVE, CRTVG...). Talde multimedia hauen barruan ezinbesteko medioa da telebista. Espainiar estatuan, ikusentzunezko hedabide honek sortu zenetik gaur arte egindako ibilbidea luzea izan da. Komunikazio taldeek katai bat baino gehiago eskaintzen digute egun. Mapa honetan argi ikusten denez, kopuru aldetik aberatsa da telebista espainiar estatuan. Sailkapen desberdinen arabera eraikitako mapa da honako hau. Aipatu, ez ditugula kontutan hartu espainiar estatuan ekoiztu, baina bertan emititzen ez diren kateak (ETB Sat, TVC Sat...).