PLATOA Protagonista (pantailan agertzen dena), bideo hartzeak garantizatzeko kamarak, kamara operadoreak, kamararen euskarriak (tripodeak, dollyak…), mikrofonoak (inalanbrikoak edo alanbrikoak) eta erregidorea (zubi lana egiten du plato eta kontrol gelarekin) daude plato batean. Plato batek 4 gune ditu; pertsonala (protagonistak eta kamarak), fokoak, fokoen euskarriak eta bentilazioa sistema. Altuerari dagokionez, estudio batek 5 metroko altuera baino gehiago izatea komenigarria da eta zapaila gogorra izatea ere ezinbestekoa da fokoak eusteko. Estudio bat itsua (leihorik gabe) izan behar da, fokoen bidez argiztatzeko eta girotzeko, argi artifiziala guk kontrolatzen baitugu. Programaren arabera argiztapenaren diseinua egiten da, baina dekoratu berdinak argiztapen ezberdinak izan ditzake. Argi naturala ezin daiteke kontrolatu. Telebistako estudio bat insonorizatuta egon behar da kanpoko soinuez babesteko eta bestalde, barruko soinuez babesteko, soinuek errebotatu eta ohiartzuna sor dezakete, horregatik estudioak adreiluz forratuta daude eta hauen atzean material soinu xurgatzailea jartzen da. Zorua ere egonkorra eta gogorra izan behar da, batez ere jendetsa handia exigitzen duten programetan. Normalean plato hauek 1.solairuan daude. Ateek ere insonorizazioaren garantia eman behar dute. Estudioetan ate handi bat behar da dekoratuen aldaketetarako.