BESTE BATZUK Telebista estudio bat telebista produktuak gauzatzeko gunea da. Telebista estudio guztiak ez dira berdinak adibidez, dimentsioi aldetik, baina beti elementu batzuk dituzte amankomunean.Gaur egun, telebista kateek estudioak eraiki beharrean, alokatzeko joera dute. Bi oinarrizko gune bereizten dira telebista estudio batean; PLATOA (hartzeak egiten diren lekua) eta KONTROL GELA (hartze horien koordinazioa egiten den lekua). Baina gune hauetaz aparte beste hainbat daude: Artxiboa; oso garrantzitsua da, emisio guztiak gordetzen dira. Irudiak berrerabilgarriak dira behar ezberdinen arabera. Gordetzen diren irudi batzuk ez dira telebistan atera. Editai-gela; bertan telebistan irtengo denaren montaia egiten da. Makilajerako-gunea; hemen telebistaren aurrean irtengo diren pertsonak makilatzen dira, dotoreago ateratzeko. Erredakzioa; berriak jasotzeko, idazteko, ordenatzeko eta sailkatzeko gunea. Unitate mugikorrak gero eta garrantzitsuagoak dira gure gaur egungo gizartean, ibilgailu bat (kamioi, furgoneta…) izaten da kontrol gela, beraz, estudio bat ez den toki batean produktu bat erralizatzea ahalbidetzen du ( futbol partida bat, manifestazio bat…).