KONTROL GELA Kontrol gelan hartze (bideo eta irudi), gestio eta zuzendaritza lanak egiten dira. 5 zatitan bana dezakegu, ekipamendu ezberdinarekin eta pertosnal ezberdinarekin: Produkzio gunea: irudien aukeraketa egiten da bertan, eta han bideo mahaia dago eta airera zer joango den erabakitzen da. Bertan errealizadore eta errealizadore laguntzailea daude. Bideoaren kontrolerako gunea: zenbat kamara platoan hainbat CCU (kamararen kontrolerako unidadea) bertan. Bi aparatu daude bideo seinalaren kalitatea bermatzeko: Uhin forma monitorea: luminantzia (zuri beltzeko irudiaren kalitatearen neurtzailea) neurtzen du. Kalitate ona izateko beltzak ez du 0-tik pasa behar eta zuriak ez du 100-etik beherakoa izan behar. Argia kontrolatzen du irudia ez erretzeko. Bektorskopioa: kolorearen egoera adierazten digu. Telebistako kolore guztiak kolore guztiak kolore primarioen nahasketari esker ikusten dira RGB (red, green, blue) Audioaren kontrolerako gunea: soinuaren gestioa bertan egiten da. Soinu guztiak audio mahaitik pasako dira, eta nahiz eta mikrofonoak platoan egon, beste soinu iturri guztiak (CD, cassette...) audio mahaian daude. Ezinbestekoa da audio mahai bat estudio batean. VTR: bertan kamarak jasotzen ari diren irudiez gain beste zinta batzuetan dauden imajinak sar daitezke. Telezinea: zine formatuan dauden produktuak bideo formatura pasatzeko ekipamendua. 5 gune hauek fisikoki espazio berean egon daitezke edota espazioa ezberdinean. Hainbat kameraren arabera halako kontrol ekipamendua beharko da eta horrela determinatuko da kontrol gelaren tamaina.