ERA MODERNOA 1945; Bigarren Mundu Gerra amaitzean, telebistaren industria indar berria hartu zuen, AEBn 10 milioi baino aparatu gehiago saldu egin ziren. Europan 625 lerroko sistema martxan jarri zen, Frantzian 819 lerrokoa erabiltzen jarraitu zuten, Ingalaterran 405ekoa eta AEBn 525 lerroko sistema estandariztu zen. 1952; Espainiako lehengo telebista katea agertu zen (TVE), Informazio eta Turismo ministerioaren menpean zegoela. Medio gutxirekin lan egiten zuten. 1953; AEBn NTSC (National Television Sistem Comitee) sistema hartzen da estandar moduan kolorezko telebistarentzat. 1954; Jack Warner, filme bat emititzen du ABCn publizitaterekin 1956; Urriaren 28an, erregularki emititzen hasten da Espainian 1957; Frantzia bere sistema propioa eratzen du; 625 lerrokoa da eta SECAM izena hartzen du (Sequentil Couleur A Memorie). 1960; Eurovisionekiko konexioak egiten hasten dira Espainian, eta abenduaren 12tik aurrera garrantzitsuagoak egin ziren, egun horretan Bruselasetik Balduino eta Fabiolaren arteko ezkontza zuzenean bota baitzen, horren ondorioz telebisten salmenta modu ikaragarrian handitu zen 4estatu osoan. 1962; Manuel Fraga Iribarne Informazio eta Turismo ministro egiten dute estatu espainiarran, horrekin komunikazio medioen erabateko liberalizazioa lortuz. 1964; Espainian, Prado del Rey.n egindako estudio berriak inauguratu ziren, kalitatea hobetuz. 1966; Espainian bigarren kate bat agertzen da, TVEkoa hau ere. 1967; Alemanian PAL (Phase Anternation Line) sistema eratzen dute, lerro berdinekoa izanda. AEBn, aldiz, 525 lerroko sistema erabiltzen da. 1982; Maiatzaren 20an, Eusko Legebiltzarrak aho batez onartzen du Euskal Irrati Telebista sortzeko legea. Abenduaren 31n, gauerdiko hamabietan, ikusi zen aurrenekoz. 1983; Espainian kate pribatuak emititzen hasten dira; Tele 5, Antena 3 eta Canal Plus. 1986; Maiatzaren 31n, ETB-2 gaztelaniaz emititzen duen katea sortu zen Euskal Herrian 1989; Espainian zegoen erabteko monopolioa amaitzen da telebista pribatuen Legea indarrean jartzen denean. 2001; Canal satelite Digital eta EITBren arteko itunari esker, ETB SAT sortu zen, Europako 87 milioi etxeerara iriten dena irekian ASTRA satelitearen bitartez. EITBko laugarren katea, CANAL VASCO; Ameriketarako pentsatutako katea da.