1925- 1935 1927; 40 kilometroko distantzia lortzen da irudi bat emititzean, AEBn Hervert E. Ivessek New York eta Washington kable bidez lotzea lortzen du (330 kilometro). Jenkins 50 lerroko definizioa lortzen du 1928; Baird.ek kable bidez irudi bat transmititzea lortzen du Londres eta Glasgow artean (700 kilometro). Urte berean, kablerik erabili gabe, 6000 kilometroko distantzia betetzea lortzen da Hartsdale (New York) eta Londres artean. Lehenengo erretransmisio esperimentalak egiten dira, hasieran WCYren bidez eta Jenkyns.ek W3XKren bidez. 1929; Argi naturala erabiliz lehenengo urratsak ematea lortzen dute Baird eta Roessel.ek. Zworykin kineskopioa asmatzen du. Alemanian Fernseh A.G. konpainia eratzen da, oso famatuak diren kamerak egiten dituena. 1930; BBCa antzerki lan bat transmititzen du NBCa marrazki bizidunak emititzen hasten du 1931; Lehenengo telebistak jartzen dira salmentan 1934; EMI- Marconi ingalaterrako konpainiak 405 lerroko definizioa eta 50 irudi segunduko emititzea lortzen dute. Zworykin, Lubszynski, Rodda eta Schröter: Superikonoskopioa asmatzen dute, kalitatea asko hobetu zuena.