Pititako Irratia: Santurtziko Pititako Irratia 1987an hasi zen emititzen. Bertze batzuk bezala, kudeaketa asanblearioan oinarritzen zen, eta Pititako Kolektiboa arduratzen zen estazioaren administrazioaz, baita horren inguruan sorturiko jarduera kulturalak ere. Gorabehera batzuk jaso eta gero, gaur egun martxan jarraitzen du. Halaber, 2002ko hasieratik irrati santurtziarraren irratsaioak Interneten bidez entzun daitezke zuzenean: www.sindominio.net/pititako