RADIO EITB IRRATIA Euskal Irrati Telebistak 2001. urteko ekainean emisora berri bat jarri zuen martxan, Radio EiTB Irratia. Musika eta kultura bi ardatz nagusiak ezezik irratiaren programazioaren bereizgarri nagusiak ere badira. Musikaz gain, Radio EiTB Irratiak hitzaldiak, eztabaidak , Gasteizko Jazzaldiaren edo Donostiako hamabostaldiaren programa jakin batzuk eta EiTB taldearen fonotekako kultur eta musika ondareko lanak eskaintzen ditu. Irrati tematikoa izanik, ematen dituen irratsaioak zerbitzu publiko, hezitzaile eta promozio kulturalei zabalik daude.