Bilboko Herri Irratia: Programazio orokorra eskaintzen du, gaztelaniaz, euskarazko saioak tartekatu ohi duen arren. Athetic futbol taldearen partidak eskaintzen ditu zuzenean.Euskara ikasteko saioa emititzen hasi zen 1965ean, Xavier Peñaren Gramatika liburuan oinarrituta. Ikastaroa hasi eta bigarren egunean, Peñaren lana erosi nahi zutenek ilarak sortu zituzten irratiaren ataraian, eta hirugarren egunerako 2000ko tirada zuen Gramatika liburua agortu egin zen. Bi hilabete ondoren Jon Oñatibiak euskara irratiaren bidez ikasteko metodoa "Metodo de euskera radiofónico/euskara irrati bidez.Primer curso) izenko esku libura, plazaratu zuen eta horretan oinarrituta, Donostiako Herri Irratiak Bilboko saioa errepikatu zuen udazkenean. Bilboko Herri Irratiak (EAK-13) 1959an sortu zuen Bizkaiko Goitzaindegiak. Kultura eta erlijoari burzko gaiak nagusitzen ziren programazioan eta eduki batzuk euskaraz eskaitzen ziren. Adibidez, Irritzi saioan, Omilian, Errosario Santuan izeneko emanaldian, larunbateko Euskal Orduan eta Eusko Ikastola euskara zen hizpide.