Txapa Irratia: Bergaran, bertatik emititzen duten Txapa Irratia sortu zen 1984an. Hasieran, herriko sindikatu betez utzitako lokalean hasi ziren emititzen, eta 1989an udaletxearekin lortutako akordio baten ondoren, udalaren jabetzapeko lokal batera -gaur egungo egoitzara pasa zen emisio-zentroa. Hala ere, hura utzi eta Gaz-Lokalera joateko asmoa dute, beste herri-talde batzuekin batera. Txapa Irrati kolektiboak emisora kudeatzen duen arren, beste herri-taldeen partaidetasuna bultzen dute, haiek beren irratsaioak egin ditzaten. Guztion artean eztabaidatzen dituzte programazioari eta gestioari dagozkien erabakiak, larunbat goizero egiten diren asanbladetan. Finantzabideari dagokionez, udalak diru-laguntza ematen dien arren, autofinantzatzen saiatzen dira, materialaren salmentaren eta irratiaren festaren bidez. Jaietako txosna izaten da beste diru-iturri garrantzitsu bat