Cadena 100: 20 eta 35 urteen arteko heldu gazteei zuzendutako irrati formula musikala da, eta rock estiloa eskaintzen du nagusiki. Cadena 100en emanaldiak 1992ko maiatzean hasi ziren estatu espainarrean eta helduentzako zein entzuleria bereiziarentzako musika eskaintzen du. Hasiera batean, programa musikal hori, Ipar Onda S.A enpresak kudeatzen zuen Radio Miramar katearen bidez eskaintzen zen arren, 1993an akordioa bertan bera geratu eta gero- Radio Miramar Copek erosi zuen, lizentziarik eskuratu ez zuen arren eta desagerrarazi egin zuen- Onda Cero Radio izeneko katearen emanaldiak eskaintzen hasi zen maiztasun horietatik. 2002ko irailaz geroztik, Gasteiz Herri Irratiaren, Donostiako Radio País Vasco-zelakoaren eta Top Bilbao izeneko emisoraren maiztasunetan emititzen hasi zen Cadena 100.