Zaldiko Maldiko: Bilboko Zorrotza auzoko Zaldiko Maldiko Irratia, 1989an hasi zen emititzen. Proiektua, berriz, aurretik sortu zen; esaterako, jaietan tresneria erosteko dirua lortzeko nahian, musika-kontzertua antolatu zuten auzo-elkartearen laguntzaz, baita jaietan txosna bat jarri ere. Hurrengo urratsa lokal bat lortzea izan zen, eta, horretan urte batzuk eman eta gero, 1989an abian jarri zuten. Dialeko 105,8MHz-etan kokatuta daude, aldaketa batzuk izan eta gero; besteak beste, 1994an emisio-potentzia haunditu zuten, 50 Wetara igoz. Auzo -irratia izateko asmoa izan du hasi zenetik; beraz, Zorrotzako taldeek parte hartzen dute emisoraren programazioan, eta ikaste pisu handia du programazioan, batez ere asteburuetan.