Itsuki Irratia: Itsuki Irratia, 1986. urteko ekainaren 10ean jaio zen Bermeon ibilaldia ospatzen ari zela. Udaletxearekin hitz egin ondoren, eta toki bat aurkitu eta gero lehen emisioak egiten hasi ginen, hasiera bateko programazioa batik bat kulturala eta musikala izanik. 17 urte hauetan Itsuki Irratia hainbat lokal ezberdinetatik pasatu da. Lehen lokala Intxausti kalean zegoen eta Bermeoko Saltzaileen Elkarteak emondakoa zen. Lehen lokal haren azpiegitura oso txarra zenez, Udaletxeak emondako beste lokal batetan kokatu genduan irratia. Baina, hala ere, Askatasun Bideako lokal honetan arazoak zirela eta ez genuen denbora askorik igaro, eta hemendik Artike Bideko aberehiltegiko bigarren solairura pasatu ginan. Baiana hemen ere geure arazoak genduzan, adibidez, toki baxuan zegoenez, Bermeoko toki askotara ez zen heltzen Itsuki Irratiko seinalea. Beraz, Udalak Anasagasti Tar Teodoro kalean dagoen instituto zaharreko goiko solairuko gela batzuetan beharrezkoak ziren erreforma-lanak amaitu ondoren, bertan ezarri ginan Itsuki Irratikoak orain dela 4 urte ta erdi gutxi gora behera. Iraganari begira, Itsuki Irratian gagozanen ametsa izango litzateke, udal irrati bat bihurtzea, eta Bermeoko herriarentzako lan egitea irrati baten bidez. Ea ba lrtzen badogu denon artean Itsuki Irrati guztion amets hau eta amets izatetik egi bihurtzera pasatzen dogun.