SER: programazio orokorra eskaitzen duen emanaldia. Hego Euskal Herrian AM-n entzun daiteke Donostian- Radio San Sebastián-, Bilbon -Radio Biobao- eta Iruñean - Radio Navarra-; Gasteizen eta Iruñean berriz, FM-n emititzen du. SER kateak kudeatzen duen PRISA taldeak erosi zituen Antena 3 zelakoaren akzioak 1992an, eta horren ondorioz, katearen kazetari ospetsuenek alde egin zuten. Era berean, PRISAk Antena 3 zelakoaren emisora batzuk SER katearen egituraren barnean sartu zitiuen - azken hori existitzen ez zen tokietan bereziki-, programazio konbentzionala estatuko hiri garrantzitsuenetan zabaltzeko asmoz.