Euskalerria Irratia: Euskalerria Irratiaren sorreran Euskadi Irratiaren seinalea Iruñea herrira eramateko asmoa egon zen. Hain zuzen ere, Iruñeako Euskalerria elkartearen lehenengo helburua horixe izan zen, EAEn jaio berria zen Euskal Irrati nazioala izateko asmoa zuen emisora Nafarroan entzun ahal izaten, alegia. Presidentziako kontseilari nafarraren behin behineko baimena lortu eta gero, Euskalerria irratia emititzen hasi zen 1988ko azaroaren 7an, FM-ko 91,4 MHz-tan. Tokiko programazioa eskaintzen zuen ordu betez, gainerako denboran Euskadi Irratiaren seinalea eskaintzen zuen. Beranduago, Iruñean eta Nafarroan osoan gertatzen ziren albisteei eskainitako tartea zabaldu ahal zutela konturatu ziren bultzatzaileak eta ondorioz bertan ekoiztutako irratsaioak esakaintzen hasi ziren 1990ean. Mikel Bujanda kazetariak zuzendu du emisora hasieratik, eta hasieratik langile plantila profesionala osatuz joan dira. Nafarroako Gobernuak emititzeko lizentzia ukatu diola eta, legetik kanpo emititzera behartu du irratia, baina arduradunen asmoa profesionala izatea izan da. Oztopoak oztopo, aurrera jo eta oso entzuleria fidela lortu du, hasieratik dituzten helburu berak dituzte gaur egun ere: Iruñerriko euskaldunen komunikazio tresna izatea. Estudioak egokitu eta tecnología berrietara moldatzea izan zen milurteko berriaren atarian zuten erronkarik garrantzitsuena. 2001ean, estudioak digitalizatu zituzten, udalbiltzak emandako 37.563 €ko laguntzari eske. Alde batetik, estudio guztietan ordenagailuak jarri zituzten, ekoizpen- eta errelaizazio- sailean euskarri moduan erabiltzeko, eta bertze aldetik, ZISD konoxioaren bidez, kanpoko transmisioak hobetu dituzte. Hobekukntza horiek guztiak, entzuleek nabarituko zituztelakoan, lizentziaren auziak konpontzea da lortu beharreko hurrengo hurtas nagusia.