Radio Intereconomia: Honen programazioa Radio Correo zelakoaren maiztasunean emititzen hasi ziren 2002ko irailean, COPE katearekin zuen akordioa bertan behera gelditu eta gero. Emisora horretako programazioan informazio ekonomikoaz gain, interes orokorreko edukiak ere eskaintzen dituzte, musika klasikoak lagunduta.