Zazpiki Irratia: Elgoibarko irratia da hau, 1984an sortu zen; abenduan, hain zuzen ere. Irrati horren oinarrietan elgoibartarren eta euskararen alde lan egiteko asmoa jotzen zen. Ideologia desberdinetako pertsonek eta taldeek parte hartu dute bertan hasieratik; besteak beste, Gazte Asanblada, Senideek, Talde Antimilitarista, eta abarrek. Igor Sota, Zazpiki Irratiko kideak Argiari egindako adierazpenak jaso ditugu hemen: "Ideia minimo batzuk onartu zituen asanblada. Besteak beste, adierazpen askatasunaren defentsa eta elgoibartarra guztiei inongo trabarik gabe, nahi dutena adierazteko aukera ematea. Euskarari bultzada bat emateko ahaleginetan gabiltza. " Irrati horrekin arazo asko gainditu behar izan ditu historian zehar. 1990eko otsailean jaso zuen ixteko lehenengo mehatxua. Orduan, Telekomunikazioetan bi teknikari heldu ziren emandegira, eta bost eguneko epean tresneria desmuntatu eta emititzeari utzi behar ziotela agindu zieten. Urte bereko apirilean, ixteko agindua heldu zitzaien bigarren aldiz; Gobernadore Zibilak sinatuta, gainera. Dena dela, oraindik jarraitzen duten hasierako kokapenean, FM 107,6 MHz-etan.