Europe 1: informazioan oinarritutako programazioa eskaintzen du. 1995ean hasi zen emititzen. C mailako emisora da legeria frantsesaren arabera. C maila horretan, estatuan hedatzeko asmoa duen programa tematikoa eskaintzen duten tokiko edo herrialdeko zerbitzuak sartzen dira. Horien ezaugarriak honako hauek dira: -Hedadura eremua lokala edo herrialdekoa: 6 milioi baino gutxiagoko zonalde batean. -Gutxienez 3 ordutako tokiko programazioa eskeini behar dute goizeko seietatik gaueko hamarretara bitarteko ordutegian. -Gainerako denboran zehar, estatu mailako programazio tematikoa esquían daiteke.