Oiartzun Irratia: Euskal herri komunikabide ezberdinak biltzen dituen fundazioaren barruan kokatzen da Oiartzun Irratia. Hain zuzen ere, 1999ko uztailaren 7an emititzen hasi zuen emisora Oarso Komunikabideen Fundazioaren barnean dago, Bailaran Lau Haizetara eta Orraxi aldizkariekin eta Oarso Telebistarekin batera. Oiartzun Irratia udaletxeko lokaleak dago, eta tresneria ere udalarena da. Hala ere, mantenua, langileen ordainketa, materialaren erosketak eta ginerako gastuak finantzatzeko publizitatea saltzen dute. Herriko biztanleei zuzenduta, helburua honako hau da, Ane Lardi irratiko arduradunaren hitzak erabiliz "...herriko berriak herritasun ikuspuntutuik ematen saiatzen gara, herriari protagonismoa eskainiz, Eskualdeko eta Euskla Herriko albisteek ere badute berentartetxoa. Nahiz eta herrian eguner-egunero berririk ez izan, beti izaten da abisuren bat edo gaietan sakontzeko aukera" Horregatik, ezinbestekoa jo zuten herritarren parte-hartzea hasieratik. Era berean, bertako ikastolako gazteek irratsaioak egin dituzte. Magazín batek betetzen du programizioaren tarterik haundienta; goizeko 120:30etatik 12:00tara zuzenean eskintzen dute, eta berriz errepikatzen dute arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara. Eguneko santuen izenak, urteurrenak eta zozketak eman eta gero, prestsaren irakurketa egiten dute. Ondoren, bertako albisteak garatzen dituzten. Oarso Telebistarekin, Errenteria-Oreretako Lau Haizetara, Lezoko Orraxi eta Oiartzungo Udala Infomatzen aldizkariekin konexioa eginez. Emisio-ordutegia osatzeko, musika eskaintzen dute.