OCR: Onda Cero Radio. ONCEk(Orgainización Nacional de Ciegos de Espaina) sortu zuen irrati empresa hau 1988an. 1990eko apirilean Rueda Rato zelako irrati katearen instalazioak erosi zituen, eta, ondorioz, estatu mailan hedatzea lortu zuen. Era berean, estatuan zehar deituriko lehiaketetan parte haru zuen maiztasun gehiago zabalteko. Telefónica enpresak, 1999an erosi zituen katearen akzio gehienak. Antena 3 telebistak erosi zuen Onda Cero Radio 2001eko abenduan. Blas Herrero empresario asturiarraren Radio Blanca izeneko katearen maiztasunak bereganatu zituen emititzeko, harekin akordio batera heldu eta gero. Enpresari asturiarrak Sociedad de Telecomunicaciones Vascas S.A izeneko enpresaren bidez lortu zuen maiztasun bana Araban eta Bizkaian. Gipuzkuna berriz, eskuratutako 2 lizentziak -Donostian eta Eibarren- Sociedad de Telecomunicaciones Donostiarra S.A zelakoaren izenean lortu zuen. Emisora horioetan, aldierazlearen aldaketa asko gertatu dira emititzeko lizentziak lortu zituenetik. Gaur egun, Grupo Planetak erosi du.