RADIO EUSKADI Radio Euskadi emisorak informazioari ematen dio lehentasuna. Herritarren zerbitzura sortua, euskal gizarteari zabalik dago. Entzuleenganako hurbiltasuna kontuan hartuta, lagun egiten dio eguneko 24 orduetan, zenbait edukirekin. Euskal gizartearen pluraltasunaren adierazgarri da, elkar ulertzeko, hitz egiteko eta hausnarketa lasaiak egiteko tarteak ditu. Era berean, informazio arloari dagokionez, funtsezkoa bilakatu da Radio Euskadi, soinuaren kalitatea ezin hobea da, azken teknologiakoa. Kulturari orokorrean garrantzi berezia ematen dio, euskal kulturari bereziki. Horrez gain, Radio Euskadik entzuleari entzuten dio. Izan ere, entzuleen iritziak, kritikak, iradokizunak... jasotzen ditu Entzulearen Telefonoak 901 44 04 04 telefono zenbakian. Euskal gizartean eta munduan gertatzen dena, huraxe azalduko da Radio Euskadin.