Donostiako herri irratia: Programazio orokorra eskaintzen du gaztelaniaz eta euskaraz. 1962ko abuztuaren 15ean abiatu ziren irrati honen emanaldian, EAK-44 adierazleaz. Gipuzkuako Gotzaindegiak sortu zuen, Felix Monederok bultzatua. Hasieran estudioak Bengoetxe kalean kokatu ziren, eta zentru igorlea Aieten. 1974n Garibai kalera eraman ziren estudioak eta hortxe daude oraindik. Lehenengo urteak ez ziren oso onak izan eta zuzendari batzuk eduki arren ez zuen empresa moduan finkatzea lortu. Beraz, 1971n, Loiolako Herri Irratiko zuzendaritzak hartu zuen emisora Donostiarraren ardura, aurreko urtearen abenduan jabetza Jesusen langundiak eskuratu eta gero. Hortik aurrera, Juan Lekuonak gidatu zituen emisora biak, Gipuzkuan errotu zen irrati egitasmoa bultzatuz. Emisora Donostiarra Uhin Ertainean emititzen zuen eta Loiolakoak Maiztasun Modulatuan eskaintzen zuen programazioa. Saio Bateratuak egiteaz gain, bakoitzak bere nortasuna mantentzen jarraitu zuen. Ikusweb orria: www.herri-irratia.com