Argazkien azalpenak 1. Radio Vitoria Gasteiz Irratiko lehen emisorea Hasieran estudioak zeuden egoitza berean aurkitzen ziren emisoreak.Poliki poliki antenak eta ekipoak, hiri inguruko mendi tontorretan ipiniko dira 2.- 30.hamarkadako estudioa, Hasierako estudioa Mikrofono bat, musikarako piano bat eta emiteak emateko gong bat, ziren hasierako elementu adierazgarrienak. Irratsaioak zuzen zuzenean egiten ziren, iragarkiak bezela. Denbora gutxira gramofonoa sartuko dute diskoak emititzeko. 3.- 40ta hamarkadako estudioa Irrati txikietan normala zen autokontrola egitea. Hizlariek, hitz egin eta iragarkiak irakurri aparte, harbelezko diskoak ipintzen zituzte garai hartako diskogailutan. Irratsaioak zuzenean zihoazten baina harizko magnetofoi berriak, programa batzuk grabatzeko aukera ematen zuten.. 4.- 50 eta 60ta hamarkadatako estudioa Honelako estudioetatik egiten ziren hain ezagunak egindako irratinobelak eta teatroak. Zintazko magnetofoi berria, grabazioa, montaia eta ondoren emititzeko aukera emango die garai honetako langilei. 5.- 70ta hamarkadako estudioa Orain irratsaio asko grabatuak izango dira eta magnetofoi berriak, kalean erreportai eta elkar hizketak grabatzeko aukera emango du. Binilozko diskoak ,harbelezkoak emanten ez zuten kalidaea , eskainiko digute. Telefonoa oso erabilia izango da irrati saioak egiterakoan. 6.- 90ta hamarkadako estudioa Conpakto diskoa ,berrikuntza izugarria izango da. Baina laixter musika eta kantak ordenadoretik zabalduko dira. Ordenadoreak , grabatu, editatu eta gordetzeko aukera emango du . Hamarkada honetan zarata ez da ia honartzen. Urte hauetan ,emisioak konpak disk soinu kalidadea eskatuko du. EITB EiTB taldea Euskadiko lehen komunikazio taldea dugu. Lau telebista katek eta bost irrati emisorek osatzen dute EiTB taldea. 2000ko maiatzean 18 urte bete zituen eta komunikabide moderno eta eragingarri bilakatu da, egunero milioi bat lagunek baino gehiagok ikusi eta entzuten baitute. Hurbileko informazioa eta entretenimendua eskaintzen du batik bat EiTBk. Adinez nagusi egin zela eta, taldeak irudi berria estreinatuz ospatu zuen, gaur egungo irudi dinamiko eta erakargarri baten bidez. 1982ko maiatzaren 20an, Eusko Legebiltzarrak aho batez onartu zuen Euskal Irrati Telebista sortzeko legea eta azaroaren 23an Euskadi Irratiaren emisioak hasi ziren. Euskal Telebista, berriz, 1982ko abenduaren 31n, gauerdiko hamabietan ikusi zen aurrenekoz Euskadiko etxeetan eta hurrengo urtean, otsailaren 16tik aurrera emisioa erabat arautu zuten. Garai hartan 30 lagun aritu ziren Iurretako egoitzan, euskara hutsean egiten zen programazioa eskaintzeko. Urte batzuk geroxeago, 1986ko maiatzaren 31n, ETB-2 gaztelaniaz emititzen duen katea sortu zen eta, gaur egun, nazioarte mailako beste bi kate gehiago daude. ETB Sat horietako bat da. 2001eko maiatzetik Canal Satelite Digital eta EiTBren arteko itunari esker, Europako 87 milioi etxetara iristen da irekian ASTRA satelitearen bitartez. Espainiako Estatuan Canal Satelite Digitalen ikusteaz gainera, Via Digital plataforman ikus daiteke. EiTB taldearen laugarren telebista katea, Canal Vasco, Ameriketarako pentsatutako katea dugu gehienbat. Ikusleek kable enpresen edo DTH amerikarren bitartez jaso dezakete. Gainera, EiTB taldea osatzen duten bost irrati kateek egunean 300.000 entzule baino gehiago dituzte. Izan ere, Euskadi Irratiak, Radio Euskadik, Radio Vitoriak, Euskadi Gazteak eta Radio EiTB Irratiak irrati arina, modernoa eta hurbilekoa eskaintzen dute. Azken honek 2001eko ekainaren 11n izan zuen hasiera eta, batez ere musika eta interes orokorreko kultur ekintzak eskaintzen ditu. EUSKADI IRRATIA Euskadi Irratia 24 orduz euskaraz bizi nahi duen euskaldunaren irratia da. Gaur gaurkoz, horretarako aukera ematen duen irrati bakarra da. "Euskadi Irratia, esan eta izan", horixe du leloa. Informazioa, era guztietako iritziak, lagunarte ona eta umorea eskaintzen ditu; baita musika aukera oparoa ere. Euskal gizarte modernoaren premiei eta kezkei erantzuteko lan egiten du euskal sustraiei eta ohiturei uko egin gabe. Beraz, arretaz eta hurbiletik jarraitzen ditu Euskal Herriko gertakariak eta euskal protagonisten jarduna. Baina, aldi berean, begiak erne eta ateak zabalik ditu munduan zehar gertatzen den guztiarentzat. Donostian du egoitza nagusia, eta hantxe dauka lantalderik zabalena ere. Euskal Herriko beste lantaldeak Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Baionan ditu. Horrez gain, korrespontsal sarea du Madril, Brusela, Paris, Londres, Erroma, Hanburgo, Jerusalem, Belfast eta New York hirietatik zuzenean aritzeko. Euskaraz eta euskal ikuspuntutik etxeko eta munduko berri jakin nahi izanez gero, Euskadi Irratia da bidea. RADIO EUSKADI Radio Euskadi emisorak informazioari ematen dio lehentasuna. Herritarren zerbitzura sortua, euskal gizarteari zabalik dago. Entzuleenganako hurbiltasuna kontuan hartuta, lagun egiten dio eguneko 24 orduetan, zenbait edukirekin. Euskal gizartearen pluraltasunaren adierazgarri da, elkar ulertzeko, hitz egiteko eta hausnarketa lasaiak egiteko tarteak ditu. Era berean, informazio arloari dagokionez, funtsezkoa bilakatu da Radio Euskadi, soinuaren kalitatea ezin hobea da, azken teknologiakoa. Kulturari orokorrean garrantzi berezia ematen dio, euskal kulturari bereziki. Horrez gain, Radio Euskadik entzuleari entzuten dio. Izan ere, entzuleen iritziak, kritikak, iradokizunak... jasotzen ditu Entzulearen Telefonoak 901 44 04 04 telefono zenbakian. Euskal gizartean eta munduan gertatzen dena, huraxe azalduko da Radio Euskadin. RADIO VITORIA Radio Vitoriak ia zazpi hamarkadetako esperientziarekin hasi du milurteko berria. Urte horietan guztietan Arabako bazterrak miatu ditu eta, gainera, ez dago Gasteizen sortu eta XX. mendearen azken bi herenotan audientzian lider izatea lortu duen beste irratirik. Arrakastaren gakoa, irratiaren magiari atxiki dakiokeguna, herritarren eskakizunekin bat egiten duen programazioan dago batik bat. Politika eta ekonomiari buruzko informazioa, kirolak, kultura, umorea entretenimendua eta arabarren izaera zehazten duten ezaugarri guztiak dira Radio Vitoriaren zutabe. Urte mordoa duen irrati horretako mikrofonoetan, Araban hainbat arlotan nabarmendu diren protagonistak azaldu dira eta euren iritziak herritarrenekin alderatzeko aukera izan dute. Irrati bizia dugu, beraz, Radio Vitoria. Era berean, gaur eguneko erronka teknologikoari aurre egin dio eta digitalizazioan aitzindari dugu. Egoitza berria estreinatuko du laster, Arabako unibertsitateko campusean EiTBk izango duen eraikina, hain zuzen ere. Hartara, EiTB taldeak, inguruko gainerako komunikazio taldeek orain arte eman ez duten aurrera pausua emango du. EUSKADI GAZTEA Ongi-etorri EiTBko irrati gaztera. Euskadi Gaztean sartzera zoaz. Zu ere gaztea bazara, zatoz! Musikaz, umorez, eta zure intereseko informazioz jantziko dugu zure bizitza. Euskal Herriko eta kanpoko abestirik berrienen artean ematen dugu eguna. Eguna eta gaua. Larunbatero denon artean osatzen dugun Top Gaztea zerrendan, finkatzen ditugu asteko kanturik entzunenak. Larunbatero, zuk egiten duzu Top Gaztea. Baina, ordurarte zain egon gabe, oraintxe eman nahi badituzu botoak, zoaz web orri honetako Top Gaztera, entzun zeintzuk diren aste honetako kantuak, eta egin aukera. Musika, dantzatzeko gogoa, jolasteko irrika, txantxa... Denak gure lagunak dira, jakin-mina, solidaritatea eta abentura ametsak ere lagun ditugu. Bihotzeko lagun. Zenbat gazte euskaldun ote dabil munduan zehar, Unibertsitateko bekak direla medio, boluntario, edo abentura bila gailurrik garaienetan, ibairik sakonenetan eta basamorturik lehorrenetan? Eta, etxean bertan ez al dago bada kirolari, idazle, kantari, ikasle edota langile interesgarririk? Bai horixe!!! Gazteak! Gazteak! Gazteak! Denontzat zabalik gure mikrofonoak. Euskadi Gaztea. Mundiala, ezta? RADIO EITB IRRATIA Euskal Irrati Telebistak 2001. urteko ekainean emisora berri bat jarri zuen martxan, Radio EiTB Irratia. Musika eta kultura bi ardatz nagusiak ezezik irratiaren programazioaren bereizgarri nagusiak ere badira. Musikaz gain, Radio EiTB Irratiak hitzaldiak, eztabaidak , Gasteizko Jazzaldiaren edo Donostiako hamabostaldiaren programa jakin batzuk eta EiTB taldearen fonotekako kultur eta musika ondareko lanak eskaintzen ditu. Irrati tematikoa izanik, ematen dituen irratsaioak zerbitzu publiko, hezitzaile eta promozio kulturalei zabalik daude. EiTBko Zuzendari Nagusia Andoni Ortuzar Arruabarrena jn. EITB-Irratien Zuzendari-Koordinatzailea Julian Beloki Gerra jn. Euskadi Irratiko Zuzendaria Odile Kruzeta Olañeta and. Euskadi Gazteko Koordinatzailea Edurne Ormazabal Azpiroz and. Radio Euskadiko Zuzendaria Iñigo Camino Garcia jn. Radio Vitoriako Zuzendaria José Ramón Diez Unzueta jn. Zuzendari Nagusiaren Kabineteko Zuzendaria Manu Castilla Albisu jn.