1924 * Portugaleteko Bandaren kontzertu bat emititu zen irratitik (maiatzaren 281n9 * K-A2 izeneko emanaldiak jaso zituen hainbat irratizalek. * Udan Radio Club de Vizcaya izeneko irratizaleen elkartea osatu zen Bilbon (maiatzen 18an). * Radio San Sebastián delakoak emititzeko lizentzia lortu zuen 8azaroaren 24an). 1925 * Radio Club de Vizcaya zelakoak emititzeko baimena lortu zuen (urtarrilaren 24an). Emanaldiak 1925eko martxoan hasi ziren Bilboko Carlton Hoteletik. * Union Radio Asociación de Vizcaya izeneko elkarte sortu zuten Radio Vizcaya SA zelako emisora bultzatzeko helburuz (otsailea) * Maitatzean Radio Vizcaya zelako emisora emititzen hasi zen Bilboko La Terraza tik, eta ondoren baimena lortu zuen (ekainaren 19an). * Bilboko Palomo Hoteletik, Santutxu auzotik eta Olabeagatik egindako emisioak jasotzen zituzten irratizale bilbotarrek. * Irrati-ekoizleak eta saltzaileak bildu ziren Radio Biobao izeneko elkartean, irratigintza maila guzitetan hedatzeko asmoz. * Asociación Vasca de Aficionados Radio Escuchas izeneko elkartea osatu zuten irratizaleek udan. * Radio San Sebastián delakoa emititzen hasi zen uztailean proba moduan. Irailean emititzen hasi zen erregulartasunez, eta urrian inauguratu zuten (urriaren 5ean), 1926 * Radio San Sebastián delakoak Radio Barcelona emisorarekin batera emititu zuen ( ekainaren 17an). 1927 * Radio Club de Vizcaya zelako emisora Unión Radio enpresak erosi zuen (maiatzaren 28an). * Radio San Sebastián delakoa Unión Radio enpresaren eskuetan geratu zen (ekainaren 26an). * Unión Radio San Sebastián eta Unión Radio Bilbao izeneko irratiek emanaldi bateratuak eskaini zituzten espaniar Estutako beste emisorekin batera. * Radio Club de Vizcaya eta Radio Vizcaya izeneko emisorak batu zituen Unión Radio enpresak.. 1928 * Batzearen ondoren, arazo administratibo eta teknikoak zirela medio, Bilboko emisoren emanaldiak bertan behera geratu ziren. 1932 * Radio Navarra izeneko emisora emititzen hasi zen Iruñean, hasieran proba-emanaldietan inauguratu arte (maiatzaren 27an). * Radio Emisora Bilbaína izeneko emisora sortzeko eskaera legeztatu zuen gobernu espainaiarrak. 1933 * Radio Vitoria delakoa sortu zuen Hernández Peña doktoreak Gasteizen. * Radio Tudela izenekoak emititzeko baimena lortu zuen, baina ez zen abian jarri 1936 * Radio Navarra okupatu zuten "nazionalek" (uztailaren 19an). * Donostiako Radio San Sebastián delakoaren tresneria desmuntatu eta Getxora eramana zuen- Debatik pasa eta gero- errpublikakako buruzagiaren aginduz. * Radio Emisora Bilbaína zelakoaz jabetu ziren Errpublikako agintariak (irailaren 30) * Echevarría Novoa gobernadore zibilak Autonomia Estaututaren onarpenaren berri eman zuen Radio Emisora Bilbaína zelakoaren bitartez. * Jose Antonio Agirre lehendakariak Gabonetako agerraldia eskaini zuen Radio Emisora Bilbína irratitik (abenduaren 22an). 1937 * Radio Navarra izenekoak radio Requeté de Navarra izena hartu zuen. Radio San Sebastián eta Radio Emisora Bilbaína zirelakoak ere Radio Requeté adierazleaz emititu zuten gerra garaian, "nazionalen"eskuetan erori eta gero. * Jose Antonio Agirre lehendakariak irratitik hitz egin zien euskal biztanleei Genikako bonbardaketaren ondoren (apirilaren 26an). * Gernikako bonbardaketari buruzko irratsaio berezia eskainin zuen Radio Emisora Bilbaína zelakoak (maiatzaren 4an). 1941 * Pasionariak sortu zuen Radio España independiente zelakoak lehenengo emanaldia eskaini zuen Moskutik (ekainaren 22an). 1946 * Aberri Egunaren bezperan eta Gernikako bonbardaketaren bederatzi urteurrenean, agerraldi bana eskaini zituen Jaurlaritzak, Radio Paris, izeneko emisoratik. * Lehengo emanldi ofiziala eskaini zuen Euzkadi Irratiak (abenduaren 21ean.). 1948 * Euzkadi Irratiaren seinalea sortu zen radio San Sebastián delakoaren emanaldietan, uztalilaren 18ko eta Abuztuaren 15eko ospakizunetan. 1949 * Euzkadi Irratiaren egoitza Mugerretik Ziburura eraman zuten. 1952 * Radio Tudela izeneko irratia hasi zen emititzen Tuteran, Uhin Laburrean (uztailaren 18an) 1953 * La Voz de Alava izeneko emisora emititzen hasi zen Gasteiztik (abuztuaren 8an) * Eibarko Radio Juventud zelakoa emitizen hasi zen Uhin Ertainean. 1954 * Radio Euzkadi irratiak Ipar Euskal Herritik eskainitako emanaldiak bertan behera utzi zituen gobernu frantsesak, francois, Mitterrahd barne -ministroa zela (abuztuan) * Bilboko Radio Juventud zelakoa emititzen hasi zen. * 1955 * Cesáreo Elgarreta aipaizak Segura Irratia sortu zuen 1956 * Segura Irratia emititzen hasi zen (apirilaren 2an). * La Voz de Guipúzcoa izeneko irratia sortu zen Donostian * Segura Irratia emititzen hasi zen Gipuzkoako Segura herritik (apirilaren 2an) * Radio Tutera zelakoak Uhin Eratinean emititzeari ekin zion 1957 * La Voz de Navarra izeneko irratia emititzen hasi zen (apirilaren batean) 1959 * Arantza Irratia emititzen hasi zen Arantzatik, Esteban Irigoyenen esku. * Iruñeako Herri Irratia inauguratu zuten (abuztuaren 4an). * Arrate Irratia hasi zen emititzen Eibartik (abenduaren 23an). 1961 * Segura Irratia itxi zuten * Donostiako RNE emititzen hasi zen * Loiolako Herri Irratia emititzen hasi zen Loiolako Santutegitik (otsailaren 11n) 1962 * Iruñeako Herri Irratiaren emanaldiak abiatu zire (abuztuaren 15ean) 1963 * Radio France izeneko emisorak emanldi batzuk eskaintzen hasi zen Baionatik 1964 * Segura, Tolosa eta Arrate Irratiak itxi zuten Informazio eta Turismorako Ministerio espainaiarrak * Eibarko Radio Juventud zelakoa hasi zen Maiztasun Modulatuan emititzen. 1965 * Radio Tudela zelakoa itxi zen. Uhin Ertainen Plangintzaren arabera. * Loiolako Herri Irratia itxiarazi zuen gobernu espainiarrak (uztailaren 26an9 * La Voz de Tafalla izeneko irratia hasi zen emititzen * Venezuelako Caracas hiriburutik emititzen hasi zen Radio Euzkadi Uhin Laburrean (irailaren 15ean) 1966 * La Voz de Alava zelakoak Radio Alava izena hartu zuen * Loiolako Herri Irratia FMn hasi zen emititzen, bere ateak berriz ireki eta gero (uztailaren 31n) * Radio Tudela zelakoak berriro ekin zion emititzeari, baina Maitasun Modulatuan * Radio Tafalla zelkoaren emanldiak bertan behera gertu ziren, irratiak urtebete bertsterik bete ez zuela 1967 Radio France delakoaren Baionako egoitza finkatu eta gero, euskarazko emanladiak eskaintzen hasi zen. 1970 * bilboko RNE emititzen hasi zen 1971 * Segura Irratiaren aterak berrireki ziren * Loiolako eta Donostiako Herri Irratiak zuzendartiza berak gidatuko zituela erabaki zuten irratien arduradunek. * Ireñeako La Voz deNavarra zelakoaren Fmko emanaldiak hasi ziren, Radiocadena Compás adierazleaz 1972 * Radio Alava zelkoaren Fmko emanaldiak abian jarrri ziren 1976 * "24 orduak Euskaraz"izeneko emanladia esquían zuten Loiolako Daonostiako, Bilboko eta Iruéako Herri Irratiek 8 martxoaren 27an). 1977 * Segura Irratiak emititzeko baimena lortu zuen (ekainaren 15ean.) * Batallón Vasco Español zelako talde ultraeskuindarrak lehergailu bat zartatu zuen Loiolako eta Donostriako Herri Irratien Itsumendiko emisorean. * Euzkadi Irratiak azkengo emanaldia eskaini zuen (apirilaren 30ean) * Radio España Independiente- La Pirenaica- izeneko irratiak azkenengo emanaldia esskaini zuen. 1978 * ETA Donostiako SER irratian sartu zen urrian komunikatu bat irakurtzeko * Euskarazko irratien aldeko manifestazio burutu zen. * Arrate Irratia berriz ere hasi zen emititzen uztailean, baina emanaldiak bertan behera utzi behar izan zituen berriro ere. * Radio Adou-Navarre zelakoa emititzen hasi zen, euskaraz eta Ipar Euskal Herriko entzuleei zuzenduta. * JMC izeneko emisora pirata hasi zen emititzen Getxoko Areeta auzotik. 1979 * REM/CAR katearen emisorak Radiocadena izeneko sarean satu ziren. La Voz de Guipuzcoa-.Radiocadena San Sebasitian, Radio Alava-Radiocadena.La Voz de Navarra-Radiocadena, Radio Juventud-Radiocadena Eibar eta Radio Juventud-Radiocadena Bilbao zirelako irratiak ziren katearen partaideak. * Plan Técnico Transistorio del Servicio Público de Radiodifusión Sonora en Ondas Métricas con Modulación en Frecuencia izeneko prlangintza abian jarri zen estatu espainiarrean. * Sorgina Irratia sortu zen iruñean, Osina Irratia, Donostian, eta Satorra Irratia, Tolosan. 1981 * Iruñeako Sorgina Irratiak Radio Paraíso izena hartu zuen (maiatzaren batean) 1981 * Eusko jaurlaritzak Radio Vitoria delako Gasteizko Aurrezki Kutxari-gaur Vital Kutxa deitutakoari-erosi zion * Jaurlaritzak irratiari buruzko lehengo dekretua argitaratzen du * Iruñeako Radiko Paraíso izeneko irratia itxi zuen poliziak (otsailaren 26an) * Lizarra Irratia itxi zuen gobenadore zibilak (azaroan 7an) * Baztango Xorroxin Irratia hasi zen emititzen Erratzun. * Lapurdiko Gure Irratiak emititzeari ekin zion (abenduaren 24ean.) 1982 * Euskadi Iratia emititzen hasi zen euskaraz Donostiatik (azaroaren 23an9urte berean Eusko jaurlaritzak EITB -Euskal Irrati Telebista-sortzearen ondorioz. * Arrate Irratia berrinauguratu zuen, eta hirugarren aldiz emititzeari ekin zion (abenduaren 30ean.) * Honako emisora hauek hasi ziren eminitzen: Onda 3 (Portugaleten), Zornotzako Irratia (Zprnotzan), Ganbara Irratia (Amurrion), Kakaflas (Azkoitian/Azpeitian), Irulegiko Irratia 8Irulegin) eta Xiberoko Botza (Maulen). * 1983 * Iruñeko Eguzki Irratia itxi zuten 8apirilaren 14an). * Bilbotik, Radio Euskadi delakoaren emanaldi elebiduna hasi zen udaberrian. * Honako emisora hauek hasi ziren emititzen: Gramola Irratia (Bilboko San Inazio auzoan), Canal 3 8Bilbon), Hala Bedi Irratia (Gasteizen), K-V 30 (Leioan) eta Txomin Barullo (Bilbon). 1984 * Araba eta Nafarrako RNEko emisorak abian jarri zituen irrati-kate publikoak * Iluna Irratiaren emanaldiak hasi ziren Bilboko Santutxu auzotik otsailean * Honako emosra huek hasi ziren emititzen: Zazpiki (Elgoibarren), Zirika, 8Barakaldon), Zintzilik (Orereta/Errenterian) eta Betekada 8Gernikan). * Radio Paraíso izeneko emisora itxiarazi zuten hirugarren aldiz. 1985 * Irati Libreen Koordinakundea bildu zen Errenterian 8urtarrilaren 26an) eta Gasteizen (maiatzaren 4an) * Radio San Sebastián delakoaren antenaren aurkako erasoa gertatu zen (abuztuaren 21ean). 1986 * Donostiako Euskadi Irratia okupatu nahi izan zuten, irrati askeen itxieraren aurkako komunikatua irakurtzeko, eta ez zuten lortu. Donostiako Radiocadena Española, ordea, bai, okupatu zuten (urtarrilaren 11n). * Gasteizko Hala Bedi Irratia berriz hasi zen emititzen (urtarrilaren 19an) * Lehengo irrati-maiztasunak emateko epea eta prozedura ireki zuen Eusko Jaurlaritzak * Radio Euskadi delakoaren taxuera elebiduna bertan behera utzi, eta irrati-formula bihurtu zuen Jose Madia Goror zuzendariak. * Xiberoko botzaren estudioak Maulera eraman zituten. * Mendililia Irratia sortu zuen Xiberoko Botza utzi zuten pertsonatalde batek. * Nafarroako Gobernuak RTVN- Radio Televisión Navarra-zelakoa sotu zuen. * Honako irrati hauek soru ziren: Basurto Irratia (Bilbon), Nerbioi Irratia (Bilbon), Onda Vasca (Bilbon), Gernika Irratia (Gernikan), Radio 7, (Brakaldon) Pottoka (Eibarren)Irala Irola (Bilboko Irala zuzoan), Itsuki (Bermeon), Aldaba (Durangon), Azur (Karrantzan), Radio Estere-2 (Gasteizen) eta Txantxangorri (Donostian). 1987 * Bilboko Herri irratiak Bizkairako euskarzko programazioa FMn eskeiniko zuela iragarri zuen (urtarrilaren 26an9 * Eguneroko hogeita lau orduz emititzeko gaitasuna lortu zuten EITBko bi emisorek. * Fmko irrati-maiztasunen banaketa behin baino gehiagotan atzeratu eta gero, nola egin onartu zuen Eusko Jaurlaritzak uztailean. Orotara, 11 kontzesio ziren leían. * Hamabi tokiko administrazio bizkaitarrek eskatu zioten emititzeko baimena Jaurlaritzako Kultura Sailari: Berango, Gorliz, Loiu, Erandio,Larrabetzu, Ondarroa, Ermua, Leioa, Sondika, Gertxo eta Lezamako udalek eta Durangoko Mankomunitateak, hain zuzen ere. * Honako Irrati hauek sortu ziren: Bost Axola (Getxon), Barakaldoko Irratia (Barakaldon9, Molotoff (Hernanin) eta radio Encartaciones (Zallan). 1988 * Gasteizko Hala Bedi eta Iruñeao Eguzki Irratia itxi eta tresneria kendu zien (otsailaren 9an ) poliziak. * Gobernu nafarrak bertan behera utzi zuen RTVNren egitasmoa * Iruñeako Euskalerria Irratia hai zen emititzen (azaroaren 7an). * Honako Irrati hauek sortu ziren: Radio Mundo-Onda Vasca (Bilbon), Radio 2002 (Bilbon), Euskalerria Irratia (Iruñean), Getxo Irratia (Getxo Irratia (Getxon) eta Morzoilo Irratia (Gldakaon). 1989 * Emisoren itxierak gertatu arren, aurrera joko zutela adierazi zuen Irrati Libreen Koordinakundeak prentsaurrekoan. * Eusko Jaurlaritzak bigarren maiztasun-banaketa egin zuen (abuztuaren 9an). * Emititzeko baimena lortu zuen Arrate Irratiak, hogeita hamar urtez emititzen hasi zela betezen zelarik. * EITBtiko irratia Uhin Eratinean emititzen hasi zen, Garraio, Turismo eta Komunikaziorako ministerio espainarraren eta Jaurlaritzaren akordio baten ondorioz. * Radio Rioja Alavesa delakoa Errioxa Arabako Mankomunitateak sortu zuen Biasterin. * Gasteizko Herri Irratia hasi zen emititzen. * Durango Irratia udal-emisora hasi zen emititzen. * Iruñeako Herri Irratia COPEren barruan sartu zen osorik (urtarrilaren batean), * Egin Irratia hasi zen emititzen Hernanitik (maiatzen) * Eibarko Pottoka Irratia itxi zuten * EAEn lizentziarik gabe emititzen zuten irrati komertzialen mikrofonoak aldi berean isilarazi zituzten, itxieraren aurka protestatzeagatik (martxoaren 6an) 1990 * Euskadi gaztea, gazteei zuzendutako irrati-formula, abian jarri zuen EITBk (martxoaren 21ean). * Narfaroako Gobernuak irrati-maiztasunak banatzeko lehenengo deialdia egin zuen, otsailean. * Mungia Irratia adierazleaz irrati-emanaldiak eskaini ziren udako jaietan. * Nafarroako Foru gobernuak emititzeko lizentziarik gabe utzi zituen Euskalerria Irratia eta Xorroxin Irratia, arestian egindako maiztasun-banaketan (azaroan 5ean). * Euskalerria Irratiak helegitea aurkeztu zuen Nafarroako Auzitegi Gorenean, baimenik gabe uzten zuten foru-erabakiaren aurka (abenduaren 17an). * Esko Jaurlaritzaren maiztasun-banaketaren ondorioz, honako emisora hauek hasi ziren emititzen: Bizkaia Irratia Bilbotik; Kosta Irratia, Gertxotik; Radio Gobea, Gasteiztik; eta Irungo Irratia Irundik. 1991 * Idiazabalgo Zirika Irratiaren emanaldiak hasi ziren * Eibarko eta Tuterako irratiak itxi zituen RNE kate publikoak * Euskadi Bihotzeko Irratia/Radio Estudio izeneko emisora 1991n hasi zen emititzen Eibartik. 1992 * Lapurdi Irratia hasi zen emititzen irailean * Bi banaketetan emandako maiztasunen behin behineko kontzesioak behin betiko bihurtu zituen Jaurlaritzak 1992an. Eusko Jaurlaritzak behin betiko maiztasuna ukatu zion Egin Irratiari. * Ipar Euskal Herriko euskal irratiek irratsaio bateratu batzuk burutu zituzten. * Radio Correo eta Radio Diario izeneko emisorak abian jarri zituen Grupo Correo zelakoak, Antena 3 katearekin zuen akordioa bertan behera utzi eta gero eta PRISAk akzioak erosi ondoren 1993 * Aezkoako Iratí irratia emititzen hasi zen (urtarrilaren 22an) * Irrati askeek adierazpen-askatasunaren aldeko emanaldiak egin zituzten gaueko 10etatik aurrera, Jaurlaritzaren jarrera salatzeko (ekainaren 29an) * Egin Irratiaren Bizkaiko instalazioei eraso egin zieten (abuztuaren 4an) * Loiolako, Donostiako, Gasteizko eta Bilboko Herri Irratiak COPE katetik kanpo geratu ziren, programazio-irizpideekin ados ez zirelako (azaroaren batean). 1994 * Euskadi Gaztearen gaztelaniazko emanaldiak bertan behera utzi, eta euskarazko irrati -formula soilik eskaintzn hasi zen kate gaztea. * Udal irratiei buruzko dekretua argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzak (apirilaren 7an.) * Nafarroako Auzitegi Gorenak Euskalerria Irratiaren helgitea errefusatu zuen, euskarazko irratia "baztertzailea" izan zitekeela argudiatuz. Ondorioz, Kasazioko helegitea aurkeztu zuen emisorak Espainako Auzitegi Gorenean. 1995 * Euskarazko emanaldiak bertan behera utzi zituen Radio 5 Navarra zelakoak * Ttan Ttankun Irratia sortu zen Donosita Egia auzoan 1996 * Astigarragako Irrintzi Irratiak antolatuta, I.Irrati Eguna ospatu zen bertan (otsailaren 13ean) * Billabonako Loatzo Irratia itxi behar izan zuten, arazo ekonomikoak zirela medio (ekainaren 30ean), * Basauriko Bidebieta Irratia hasi zen emititzen (uztailaren 14an). * Molotoff Irratiak berriz ekin zion emititzeari, bi urtez isilik egon eta gero (abuztuaren 19an9. * EITBren Euskadi Gazteak irrati-formulan irratsioak sartu zituzten arduradunek, * EITBren irratien estudioak digitalizatu zituzten. 1997 * Ipar Euskal Herriko Gure Irratia, Xiberoko Botza eta Irulegiko Irratia emisoren Euskal Irratiak izeneko egitasmo bateratua onartu zuten (apirilaren 25ean) * Bilboko Zenbat Gara eukara-elkarteak bultztuta, Bilbo Hiri Irratia sortu zen Bizkaiko hiruburan (maiatzaren bostean) * Arrasate Irratia, Getxo Irratia eta Oinate Irratia udal-emisorek emitzeko baimena lortu zuten. * Esan Erran irratia sortu zen Jauntsarasen, * Nafarroako Gonbernuak bigarren maiztasun banaketarako deialdia egin zuen abenduan. 1998 * Nafarroako gobernuaren bigarren maiztasun-banaketan, Euskalerria irratia baimenik gabe geratu zen berriz ere; Xorroxin Irratiak, aldiz, Lesakatik emititzeko lizentzia lortu zuen. * Entzutegi Nazionaleko Baltasar Garzón epailearen aginduz, Egin Irratia itxi zuen polizia espainiarrak (uztailaren 15ean) 1999 * Baztango Xorroxin Irrataik egoitza berria inauguratu zuen Elizondon. * Sakanako Beleixe Irratia sortu zuten udaberrian. 2000 * Urrian Bilboko Herri Irratiaren egoitzari egin zioten eraso ezezagun batzuek. Ondorioz, Uhin Erataineko emanaldiak bertan behera gertau ziren, eta Fmko behin -behieko maiztasunean emititzeko baimena eman zion Jaurlaritzak, * Radio-France Payus Basque zelakoa France Bleu Pays Basque adierazleaz emititzen hasi zen, estatu frantseseko irratigintza publikoan gertatu zen birmoldaketaren ondorioz. * Sarea izenko magazín bateratua ekaintzen hasi ziren Esan Erran, Beleixe eta Aralar irrati nafarrak. * Irratia.con hasi zen emititzen Inerneten (azaroaren 1ean) * Kosta Irratia sortu zen Getxon. * Txolarre Irratia Anoetan emititzen hasi zen (abenduaren 26an). 2001 * Gure Irratiak bigarren estudioa ireki zuen Hazparnen * Euskalerria Irratiak estudioak digitalizatu zituen, Udalbiltzaren diru laguntzari esker * Nafarroako Legebiltzarrak Ikus entzuneko Kontseilua sortu zuen * Herriak Mugi! Izeko ekimenak Arabako Barrian antolatu zuen topaketen barruan, herri-emisora batzuk bildu ziren beren egoerari buruz mintzatzeko. * Arrosan ospaturiko Euskal Irratiek Euskal Herria Zuzenean jaialdian hogeita bost irratiren ordezkariak bildu ziren. Topaketa horretan lanean hasteko egutegia finkatu zuten, eta teknologia berriak nola erabili aztertu zuten (ekainaren 30ean). * EITB Irratia izeneko emisora kulturala abian jarri zuen EITBk, udan * urtean zehar hainbat euskal irrati bildu ziren elkarlana bultzatzeko asmoz; ondorioz, irratsaio bateratu batzuk eskaini ziren. * Antxeta Irratia hasi zen emititzen Hendaiatik (abenduaren 20an)l 2002 * Esan Erran Irratiak udal-emisora moduan emititzeko baimena lortu zuen. * Arrosa ekozpen-zentroa abian jarri zuten maiatzean hainbat irrati esukaldunek * EITBko Gasteizko egoitza digitala inauguratu zuen, irrati eta telebista emanaldien digitalizaio osoaren lehengo urrats gisa (ekainaren 21ean).