Aralar Irratia: 1991ko apirilean emititzen hasi zen Lekunberrin, emititzeko baimena 1997an lortu zuen arren. Martxoan zehar dena prestatu eta gero, Bixente Setoain soinujolea egin zen emanaldiaren kargu. Horrek utzi eta gero, Martin Juanenak hartu zuen ardura, gaur egun emisora gidatzen duen bera. Emisora Lekunberriko Kontzejuaren jabetza da, eta Larraun, Basaburua eta Ultzamako herrietan entzun ahal da.