EUSKADI GAZTEA Ongi-etorri EiTBko irrati gaztera. Euskadi Gaztean sartzera zoaz. Zu ere gaztea bazara, zatoz! Musikaz, umorez, eta zure intereseko informazioz jantziko dugu zure bizitza. Euskal Herriko eta kanpoko abestirik berrienen artean ematen dugu eguna. Eguna eta gaua. Larunbatero denon artean osatzen dugun Top Gaztea zerrendan, finkatzen ditugu asteko kanturik entzunenak. Larunbatero, zuk egiten duzu Top Gaztea. Baina, ordurarte zain egon gabe, oraintxe eman nahi badituzu botoak, zoaz web orri honetako Top Gaztera, entzun zeintzuk diren aste honetako kantuak, eta egin aukera. Musika, dantzatzeko gogoa, jolasteko irrika, txantxa... Denak gure lagunak dira, jakin-mina, solidaritatea eta abentura ametsak ere lagun ditugu. Bihotzeko lagun. Zenbat gazte euskaldun ote dabil munduan zehar, Unibertsitateko bekak direla medio, boluntario, edo abentura bila gailurrik garaienetan, ibairik sakonenetan eta basamorturik lehorrenetan? Eta, etxean bertan ez al dago bada kirolari, idazle, kantari, ikasle edota langile interesgarririk? Bai horixe!!! Gazteak! Gazteak! Gazteak! Denontzat zabalik gure mikrofonoak. Euskadi Gaztea. Mundiala, ezta?