Radio 3: Irrati formula kulturala maiztasun modulatuan eskaintzen da. 1979an abangoardia kulturala integratzeko emanaldi berezia eskaintzen hasi zen gaueko programazioan. Era berean, Madrilgo gobernuan buru zegoen UCD alderdiarekiko kutxu kritikoa nabaria zen eskaintzen zituen informazio-saioetan. Baina, 1982an, PSOEk hauteskundeak irabazi eta gero, gobernuak ez zituen kritikak onartu nahi izan, eta irratiaren ibilbidea aldatu egin zen, 1991an irrati-formula bihurtuz.