1994. urte aldean Langarra taldea sortu zen eta zenbait irrati tailer antolatu zituen. Bere helburua udal irrati bat sortzea zen. Baina berehala lanaren zailtasunez jabetu zen, irrati legal bat abiatzeko oztopo aunitz jartzen baitituzte. Hilabeteak pasa ziren horretan eta azkenean energia guztia desagertu zen. Talde honen 2. Asanbladan lauzpabortz gaztek bertze ideia bat planteatu zuten, irrati libre bat sortzearena, alegia. Langarra taldea desagertzean, Altsasuko Gazte Asanbladak irrati libre bat sortzeko asmoarekin jarraitu zuen, eta noski, ideia gauzatzeari ekin zion. Horrela, Garraxi Kolektiboa sortu zen eta 95eko azarotik 1997.urteraino dirua bilatzen aritu zen. Horretarako gauza andana egin zuen: 96 eta 97ko Ganbon Gaueko festak antolaketa Gaztetxean, 96ko Altsasuko Jaietan txozna bat jarri, ziber-jaia Zelandiko karpan eta makro-kontzertu bat Ziordin... Guzti honetarako jende mordo murgildu zen, lan egiteko gogoak zeuden eta. Erraten den bezala "asmoak non, zangoak han". Dirua lortu ondoren praktikan jartzea falta zen. Gasteizko Hala Bedi eta Iruņeko Eguzki Irratiak izan ziren eskua luzatu zutenak, Garraxi proiektua aurrera eramateko. Irratiak izan zuen lehenengo mahi-teknikoa Leitzako taberna bateko lagun batzuena izan zen... Gero Eguzki obratan hasi behar zela eta beste mahai bat utzi ziguten... gutxi arte erabili dituzten mahaia hain zuzen ere. Eta Altsasuko Gaztetxean kokatu zen irratia, noski! Lehenengo emisioa 97ko martxoaren 8an izan zen. Arazorik ez egoteko buzoneo bat egin zen ondoko etxe guztietan, taldearen asmoa azalduz eta zenbait telebistetan arazoak izan zitezkeela abisatuz. Hasieratik ere Gasteizko Hala Bedi Irratiko seinalea ekarri zuten, katean emititzeko asmoz. Eta orain E-posta eta guztiz daukate, baita telefonoa eta faxa ere, 948 46 87 42. Baina, zergatik sortu zen hau bezalako irrati libre bat, Altsasun?. Beti daude helburu batzuk betetzeko eta kasu honetan bazeuden ere. Eta agian nagusiena, herrientzako komunikazio iturri alternatibo bat izatea nahi zuen, asanbleario eta parte-hartzailea.Hedabide bat independiente eta antikomertziala. Dirua ez da sekula gure motorra izan emititzeko eta lan egiteko orduan. Horrela Garraxi Irratiak alternatiba bat izan nahi du gaur egun hedabideak menperatzen dituzten enpresei. 97ko urrian, 18 irratsaio martxan zeunden jadanik. Gaur egun oraindik saioa egiten jarraitzen duten zerbait talde pionerok daude, adibidez Balizko Errota, AEKko Atxiamatxia, Blak Foot, El Tipi, etab. Zerbait talde desagertu egin dira, adibidez eguneroko informatiboak, Atabei... berriak sartu ere...