Irola Irratia: Bilboko Iralako auzo-elkarteak bultzatuta, Irola Irratiak emititzeari ekin zion 1987an. Emisora horren finantzabide nagusienetarikoa maketen salmenta izan da; hain zuzen ere, lehenengo grabazioa 1993an kaleratu zuten , eta 2000an, bigarrena. Krisialdi bat igaro eta gero, 1998an, berregituraketa izan zuten, eta emisoran parte aktiboa hartzen ez zuten kideak kanporatu eta gero, partaide berriak, gazteak bereziki, sartu ziren. Hortik aurrera, FMko 107,5 MHz-etan kakatzen dira emanaldiak, arratsaldeko 15:00etatik gaueko 01:00etara, asteko zazpi egunez.