Xorroxin Irratia: Nafarroan emititzeko baimena duen irrati komertzial bakarra. Nafarroako lehenengo euskal irratia, Baztango Xorroxin Irratia izan zen. 1981an sortu zen, Erratzun Irrati aske moduan. Bertako lagun batzuek bortzna mila pezeta jarri zituzten lehenengo tresneria erosteko. Erratzutik Iruritako etxe partikular batera eraman zuten tresneria beranduago, eta bertan 7 urte eman eta gero Elizondora eraman zuten estudioa. Baztango udalerri horretan kokatzearekin batera, emisoraren profesionalizatzea lortu zen, 1990eko hamarkadaren hasieran. Nafarroako Gobernuaren irrati maiztasunen lehenengo lehiaketan bazterturik izan eta gero, bigarrenean lizentzia bat izan zuen Xorroxin irratiak Lesakan. Horrek aldaketa batzuk ekarri zituen emandegira 1999an. Baimena eskuratu berri zutela, egoitza inaguratu zuten Elizondon, eta horrekin batera Lesakan estudio berri bat irekitzeko beharra sortu zen, lizentziaren baldintzek behartuta. Bi egoísta horietatik Baztan, Malerreka, Bertiz-Arana eta Bortzirietako 40 bat herritara heltzen da emisoraren seinalea eta eragina. Batez ere, hasieran, entzuleria gaztea izan zen, baina geroago publiko helduari iristea lortu zuten; gaur egun ordutegiaren arabera mota ezberdinetako entzuleak bereizten dira: goizean goiz nekazariak; eguerdian berriz etxeko andreak, hortik aintzik gazte zein helduek entzuten dute.