Iruņeako udal irratia: Emisorarik izan zuen lehenengo udal nafarra hiriburukoa izan zen. Iruņeako Udalak bere emisora-proiektua bultzatu zuen, tokiko erakundeak eskaintzen zuen informazio-zerbitzuen barruan, udal irratiak Iruņeako Irratia izena zuen eta, Udaletxeko beheko solairuan kokatuta zegoen. 1986an hasi zen emititzen, eta abian jartzeko aurrekontua milioi eta erdi pezetakoa izan zen (9.000 euro). Hasieran, musika eta albisteetan oinarrituriko taxuera zuen eta tokiko informazioa eskaintzen zuen, trafikoari eta udal eremuari zegokiona bereziki. Beranduago, tailer moduan funtzionatu zuen, batez ere langabezian ziren gazteei zuzenduta, horren ondoren "Hari musikalaren" antzeko zerbitzua bihurtzeko.