Errenteria Irratia: Errenteriako udalak bultzaturiko emisora 2000ko amaiera jarri zuten abian; hain zuzen ere, abenduaren 27an hasi zen emititzen. Azpiegitura udalak jarri zuen arren, helburu komertziala badute emisoraren arduradunek, eta horregatik, Kubide izeneko enpresak kudeatzen du emisora. Irratia elebiduna da.