Gorliz Irratia: Uribe Kostan, Getxo Irratiaz gain, badago bertze udal-irrati bat, Gorliz Irratia hain zuzen ere. Emisora hori tokiko administrazioaren babesa eta laguntza ekonomikoa dituen arren, ez dago udal egituretan sartuta, zerbitzu moduan eskainita bizik. Bertako langileek egindako magazín banak betetzen du goizeko eta arratsaldeko programazioaren tarterik handiena, gainerako ordutegian praktikak egitera doazen irratilariagaiak aritzen direla. Dena dela, eguneroko hogeita lau orduak betezeko, musikak betezen du parrilla. Finantzabide bikoitza du: udalaren diru-laguntza eta publizitatearen salmenta. Emisora elebiduna da, gaztelaniazko ekoizpena nagusi den arren.