M-80 radio: 1993an sortu zen Unión Radio delakoaren barruan, Cadena Minuto izeneko kateraren eta Radio 80 Serie Oro zelakoaren batzearen ondorioz. Radio Minuto izeneko katea, PRISAren El País katearen ondorekoa izan zen eta irrati formula musikala eskaintzen zuen. Radio 80 Serio Oro Antena 3 izekoak zuen programazio espezializatua zen. PRISA enpresak Antena 3 zelakoaren akzioak erosi eta gero, bi irrati formulak batu eta M 80 sortu zuen. 1998an, M 80 izena hartu zuen. Araban Laudio irratiaren maiztasunean emititzen du. Laudio irratia, 1985ean sortu zen, jaiak bizitzeko irrati modura. Bi urte beranduago 1987ko ekainean era erragularrean emititzen hasi zen baimenik ez zuen arren. Hamar mila sinadura lortu zituzten arduradunek baimenearen eskakizunarekin batera eskaintzeko eta 1989an lortu zuen lizentzia. Aiara bailara osoan jasotzen da Laudio irratiaren seinalea, baita Zaila, Balmaseda, Basauri eta Bilboko erdialdean ere, eta bai Espinosa de los Monteros eta Mirande de Ebro herrietan ere. 2000.urteaz geroztik Aiara Irratiak biderkatzen du Laudio Irratiaren seinalea Amurriorako, FM-rako 107,5 MHz-etan. Gaztelaniazko programazioa nagusitzen da emisora horretan, noizbehinka euskarazko saioak eskaini dituen arren.