Zintzilik Irratia: Oreretako Zintzilik Irratia 1984ko abenduan sortu zen Irratia abian jartzeko dirua eskuratzeko asmoz antolatu ziren ekitaldien alorrean jaialdi bat egin zuten Patxikuko landan. Hasieran, Erdiko kaleko etxe okupatu batean egon ziren, lokalik ez zutelako. 1995ean gaurko egoitzara aldatu ziren, Herrerķa kalera. Hobekuntza teknikoak egin ondoren, 1993an 30W eko potentzia lortu zuten, eta seinalea Oreretan ez ezik bailara osoan hartu ahal da hortik aurrera. 200.urtean, hamasei saio eskaintzen zituzten astea, gaueko 8etatik 12etara bitartean -astelehenetik ostegunera hiru, eta ostiraletan lau-euskaraz zein gaztelaniaz-gaztelaniaz, gehienak. Finantzabideari dagokionez, diru-iturririk garrantzitsuena Madalenetako jaietan jartzen duten txosna da, eta pe3gatinak, pizgailuak eta antzekoak ere saltzen dituzte. Horrez gain, irratiko kideek kuota bat ordaintzen dute.