- Euskara Iparraldean: Euskarak telebistako entzumenean garapen handia egiten ari du 1998az geroztik, Euskal Telebistak errepikagailuak Iparraldeko toki guztietan jarri baititu. Frantziako erakunde publikoen (CSA) baimenarekin eta Udalen Sindikataren laguntzarekin egina da. Azpimarratzekoa da Jaurlaritzaren laguntzarik gabe ez zela egiten ahalko. TDF, Frantziako Telebistaren erakunde publikoak ere ematen du mantenimentua, udalen eta Jaurlaritzaren laguntzarekin. "Iparraldeko ordua" albistegia, egunero bietan zabaltzen du ETBk, eta hurbiltasuneko aktualitatea jarraitzen baitute, ikuslegoa indartzen ari dute.