TVG Televisión Galega TVG Galiziako komunitate autonomoan emititzen den telebista da, kate bakarra du. Galiziar hizkuntzaren presentzia etengabea eta bertako kulturaren ezinbesteko euskarriaren funtzioa betetzen du medioak. Albistegiak, estatuko eta bertako berriez osaturik egon ohi dira. Aisialdirako telesailetan nabarmena da bertan ekoiztutako saioen kopurua. Hala ere zinema eta bestelakoetan bada kanpotik ekarritako produkturik.